«Hitza, Música, Literatura» jardunaldiak, Donostian
Koldo Mitxelena kulturuneak musika eta literatura uztartzen dituen «Hitza Música Literatura» jardunaldiak ospatuko ditu gaur hasi eta ostegunera arte, 19.30etik aurrera. Gaur, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Yolanda Arrieta idazleak «Esanen Aduanan» emanaldia eskainiko dute Esther Gabiola eta Uritze Lakaren musikak lagunduta. Bihar Blanca Calparsororen poemak irakurriko ditu Eli Tolaretxipik, Loreto Imazen eta Sorkunde Idigorasen musikarekin, eta etzi, Blas de Oteroren bertsoak irakurriko dira.