GARA > Idatzia > Kultura

Gastronomia eta elikagaien «Foccus Bilbao» azoka profesionala, BECen

p042_f01_148x116.jpg

GARA | BILBO

«Foccus Bilbao»k, bigarren urtez antolatzen den gastronomia eta elikagaien azoka profesionalak, Europako hainbat herrialdetatik iritsitako 172 parte hartzaile elkartu ditu Barakaldoko BECen. Atzo hasi eta bihar arte, ostalaritzako eta sukaldaritzako profesionalei zuzendutako azoka honetan, kalitatezko elikagaiak bultzatzea da helburua eta profesionalek soilik izango dute bertan parte hartzeko aukera.

Ekoizleak, batzorde erregulatzaileak, elikagai eta edari banatzaileak, opari-otarren egileak eta makina eta ostalaritza zerbitzuen hornitzaileak elkartu dira bertan.

Euskal Herritik, bertan dira, esaterako, Kalitatea Fundazioa - Eusko Label eta, bere eskutik, Arabako Patata, Gernikako Piperra eta Euskal Okela. Baita Bonito del Norte marka eta Bizkaiko Txakolina ere.

Lehiaketa eta ekintza ezberdinen artean, nazioarteko bigarren ardo txapelketa, «Izarren menuak», Ibilbide eredugarriari saria eta Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Bizkaiko kanporaketa dira esanguratsuenak.

Gaur, Gasteizko Zaldiaran jatetxeko Patxi Ezeizak prestatuko du menua eta, arratsaldean, oliba olioari buruzko tailerra eskainiko du Alberto Alechak, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo