GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketarako material aukeraketa

Kaiolak bi gazteren ibilbide ezberdinak elkartuko ditu

Retegi Bi eta Olaetxea Errenteriako udal pilotalekuan neurtuko dira larunbatean lehendabiziko aldiz.

p039_f01_148x116.jpg

Imanol CARRILLO | ERRENTERIA

Julen Retegi eta Mikel Olaetxea. Nafarra eta gipuzkoarra. Aspe eta Asegarce. Lehenak 2005ean egin zuen debuta, bigarrenak 2007an. Bistan denez, bi pilotari gazte hauen artean badago ezberdintasunik, baina berdintasun nabarmenak ere bai. Izan ere, aurrelari moduan jokatzen duten pilotariak dira biak, urte berean jaio ziren, duela 24 urte, eta Zarauzko Aritzbatalde pilotalekua izan zen bi kirolarien lehen urratsen lekuko.

Bide ezberdinetatik jarraitutako ibilbideak larunbatean Errenteriako udal pilotalekuan elkartuko dira, eta bi pilotariek lehen aldiz jokatuko dute elkarren kontra.

Lehen Mailan jokatzen duen lehendabiziko txapelketa izango da Lau eta Erdikoa Olaetxearentzat. Zilarrezkoan irabaztea zer den inork baino hobeto daki Lizartzakoak, txapela lortu baitzuen iaz Mendizabalen kontra 22-21 irabazi eta gero. Hala ere, honakoa ezagutzen ez duen «beste mundu bat» izango dela azpimarratu zuen atzoko material aukeraketan.

Aukera eder hau bere «bizitzako amets» bat bezala ikusten du gipuzkoarrak. Gauzak horrela, debuta egiteko «gogotsu» dagoela ziurtatu zuen. «Ni beti izan naiz oso urduria, baina ahal dudan hoberen egiten eta urduritasuna etxean uzten saiatuko naiz», gaineratu zuen.

Asegarcekoak ez du aurkari erraza edukiko final-hamaseirenetan. Hori oso ondo daki berak, baina aurkariari buruz duen iritzia nabarmentzekoa da, nolanahi ere: «Julenekin ez dut topo egin, ni baino maila bat edo bi gorago egon delako. Berak baino partida ahulagoak jokatu izan ditut, baina badakit zer-nolako pilotaria den. Niretzat urguilu bat da halako pilotari handi baten kontra jokatzea».

Gauzak horrela, Mikel Olaetxeak txapelketa honetan duen helburu bakarra «disfrutatzea» izango da.

Julen Retegiri, ordea, gaztetasunak beste zenbait titulu eman dizkio: Bigarren Mailako Buruz Buruko (2008an) eta Binakako (2007an eta 2008an) txapelketak. Halaber, Lau eta Erdikoan duen emaitzarik onena bigarren postu bat izan da, 2005ean lortu zuena -hori ere Bigarren Mailan-.

Txapelketa polita egin zuen iaz kaiolan, pilotari onenen artean. Final-hamaseirenetan Gonzalez kanporatu zuen 22-20ko emaitzarekin. Hurrengo kanporaketan, Del Rey izan zuen aurkari, eta 22-11 irabazi zion, baina final-laurdenetatik ezin izan zuen pasa, Barriolaren kontra 22-12 galdu baitzuen.

Materiala ez da oztopo izango

Iazko emaitza bikaina lortuta ere, nafarrak ez dio bere buruari helburu zehatzik ipini larunbatean hasiko duen Lau eta Erdiko Txapelketarako.

Aspekoak badaki aurkari konplikatua izango duela aurrean; hala ere, aipatu duenez, «enpresa aldaketa dela-eta, ez dakit nola ibiliko den momentu honetan» -Asegarcerekin kontratua amaitu ostean, Asperekin sinatu zuen Retegik-. «Fisikoki beti forman egoten den mutila da. Gainera, iazko Bigarren Mailako Lau eta Erdikoa irabazita, moral eta gogo handiarekin etorriko da», gaineratu zuen, halere.

Materiala badirudi ez dela oztopo izango. Olaetxearen hitzetan, «gu ez gara oraindik asko ulertzen dugun horietakoa, baina uste dut laguntzaile on batekin joan naizela -Garcia Ariño-, eta gustura gelditu naiz bai nire pilotekin, bai harenekin».

Partidako gakoa, berriz, sakea izan daitekeelakoan daude, nahiz eta Olaetxeak errestoari garrantzi gehiago eman, biak aurrelaria petoak baitira.

Bengoetxea y Beroiz, la otra elección

La otra elección de material del día de ayer la protagonizaron Oinatz Bengoetxea (Asegarce) y Mikel Beroiz (Aspe) en el Labrit de Iruñea. Los dos pelotaris se medirán este sábado en la capital navarra dentro de los dieciseisavos de final del Cuatro y Medio.

Una de las caras nuevas de esta edición, la de Beroiz, campeón del Manomanista de Segunda este mismo año, señaló tras la elección que «llevo unos cuantos entrenamientos y me encuentro bien. Es mi primera participación y me ha tocado un rival muy fuerte y complicado. Yo saldré a hacerlo lo mejor posible y a disfrutar, sin ninguna presión».

Y es que en frente tendrá a Bengoetxea VI. «Además de favorito, es uno de los aspirantes a la txapela», reconoció Beroiz.

El delantero de Leitza, por su parte, recalcó que salir de favorito «no sirve de nada para mí. Los partidos hay que jugarlos». Asimismo, definió a su rival de esta manera: «Es un pelotari que ha demostrado por qué está arriba. Fue campeón Manomanista de Segunda, juega estelares... Es duro, constante y tiene buenas posturas».GARA

Xala eta saralegi

Hasiera batean Eibarko Astelenan eta ondoren Zarauzko Aritzbatalden jokatzekoa zen Xalaren eta Saralegiren arteko neurketa Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da azkenean. Gaur egingo dute material aukeraketa, 11.30ean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo