GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Arazoak hamaikakoa osatzeko

Aldaketak lesioek eragingo dituzte oraingo honetan

Joaquin Caparrosek defentsa berria erabili beharko du igandean Aitor Ocioren lesioaren ondorioz. Hiru zentral besterik ez ditu prest entrenatzaileak.

p034_f01_85078.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Lepo beteta dago Athleticen erizaindegia eta horren ondorioa zuzen-zuzenean jasango du defentsa zuri-gorriak. Izan ere, Aitor Ociok bere izena idatzi zuen atzo lesionatuen zerrendan eta oso zaila izango da gasteiztarrak igandean Sportingen aurka jokatu ahal izatea.

Ociok azpilokadura izan zuen atzoko lan saioan eskuin sorbaldan. Atzelaria diagnostiko sakonago baten zain dagoen arren, aurrekariak kontutan hartuta -orain dela bi urte hilabete izan zen jokatu gabe antzeko lesio bat jasan ondoren-, igandean ezingo duela jokatu dirudi.

Ustaritz zigortuta dagoenez, defentsa berria zelairatu beharko du Joaquin Caparrosek Sportingen aurka. Izan ere, Fernando Amorebieta eta orain arte ia aukerarik izan ez duten Xabi Etxeita eta Mikel San Jose dira prest dauden zentral bakarrak. Oraingo honetan, beraz, aldaketak lesioek eragingo dituzte eta ez partida pilaketak.

Ez da defentsa orain arte aldaketa gehien izan dituen lerroa. Caparrosek hamabi hamaikako desberdin erabili ditu jokatutako hamalau norgehiagoka ofizialetan; aldiz, atzeko lerroan ez da inolako iraultzarik izan. Horren erakusle, bost aukera desberdin besterik ez ditu erabili orain artean. Gainera, aukera horietako parte izandako jokalariek jokatutako minutuetan alde izugarria dago. Hala, Xabi Etxebarriaren -Barcelonaren aurka aritu zen Superkopan baina aurrerantzean deialdietan ere ez da sartu- edota Koikiliren -taldeko 14. jokalaria da egun minutuei dagokionez- egoerek ez dute zerikusirik Iraolaren edo Amorebietaren ibilbidearekin. Usurbildarra, izan ere, minutu gehien jokatu duen zelaiko jokalaria da; hala, Iraizozekin batera Ligako partida guztiak osorik jokatu dituen bakarra da uneotan. Amorebieta bera ere gehien jokatu duen bost jokalarien artean dago. Kontuak kontu, denboraldi hasiera honetan ikusitakoaren arabera Caparrosen hamaikako gustukoena asmatzea oso zaila izan arren, ez da gauza bera gertatzen defentsako lerro gustukoenari dagokionez.

Gol gehiegi jasotzen ditu taldeak

Defentsan aldaketak ez egiteak, hala ere, ez du esperotako emaitzarik eman. Jasotako golen erantzukizun osoa atzelarien lepo uztea ergela litzatekeen arren, ez dago zalantzarik atea zaintzearen erantzukizun nagusia beraiena dela eta, momentuz, Athletic ez dela batere fin aritu arlo horretan.

Bost taldek besterik ez dituzte jaso zuri-gorriek baino gol gehiago Ligan, eta zenbakiak are eta okerragoak dira gainontzeko lehiaketetako datuak kontuan hartuz gero. Liga, Europa League eta Superkopako hamalau partidetan 22 gol sartu dizkiote Athletici, eta atea hiru aldiz bakarrik utzi du hutsean.

Arazoa ez da berria. Azken urteotan eskasa izan da zuri-gorrien errendimendua atzealdean. Azken hamarkadan bi aldiz besterik ez ditu jaso 50 gol baino gutxiago. Azkena, Caparrosen beraren eskutik, orain dela bi urte. Athleticera iristean, 2007-08 denboraldian, andaluziarrak atzean talde indartsua nahi zuela nabarmendu zuen eta ederki bete zuen bere asmoa: gol gutxien jaso zuen laugarren taldea izan zen .

Hala ere, iaz ohitura txarrak berreskuratu zituen Athleticek: aurreko estatistikei buelta eman eta gol gehien jaso zuen Ligako hirugarren taldea izan zen. Gabezia horretan izan zuten iturburu taldearen arazo gehienek, entrenatzaileak eta jokalariek beraiek aitortu zuten bezala. Mailari eusteko oinarrizkoak izan ziren bi boladek, berriz, kontrako ezaugarri komuna izan zuten: taldeak bere aterako bideak itxi bezain laster, puntuak lortzen eta garaipenak ospatzen hasi zen.

Aurtengo denboraldia ez da askoz hobe hasi eta kezkagarriena, ziur asko, taldeak dituen gorabeheren zergatia ez ezagutzea da. Taldeak abuztuan jasotako kritikei erantzunez, Caparrosek honakoa esan zuen: «Defentsa ez da gure indargunea, ez dakigu atzean sartzen. Aurkaria estutzen bai, baina espekulatzen ez dakigu». Momentuz, horrela jarraitzen dute zuri-gorriek, aldeko eta aurkako gol kopurua orekatu ezinik.

Llorente y Armando, Corazón de León

La Peña Zalla distinguió ayer a Fernando Llorente y Armando Ribeiro con el VI Trofeo Corazón de León, que distingue cada año a los jugadores del Athletic que más se identifican con los valores que representa el club. La votación de los peñistas registró un empate entre ambos jugadores, por lo que recibieron el trofeo exaequo.

Tres rojiblancas con la selección española

Ainhoa Tirapu, Amaia Olabarrieta y Erika Vázquez han sido convocadas por la selección española para enfrentarse a Austria, en doble partido, los próximos 24 y 29 de octubre, en partidos clasificatorios para el próximo Mundial.

Erizaindegia, beteta

Uneotan lesionatuta dauden hainbat jokalari iganderako prest egon daitezkeen arren, ikusgarria zen atzoko mediku-partea. Muñoz, De Cerio, Zubiaurre, Yeste eta David Lopez bakarka ari dira lanean; Velez, Orbaiz eta Llorente gutxika ari dira taldean sartzen; Ocio atzo bertan lesionatu zen; eta Ustaritz eta Javi Martinez amigdalitisak jota daude.

AUKERA GUTXI

Fernando Amorebietak lerrokide berria izango du Sportingen aurka. Garbi dago orain arte aukera gutxi izan dituen jokalari bat izango dela; izan ere, Xabi Etxeitak 64 minutu besterik ez ditu jokatu orain artean eta, Mikel San Josek, zazpi besterik ez. Nou Campen aritu zen Xabi Etxeberriak ere baditu jokatzeko aukerak.

Los puntos ante el Sporting tendrán más importancia que la clasificatoria

Con el choque ante el Sporting arranca otro maratón de compromisos para el Athletic, que disputará ocho partidos en apenas 24 días.

Por eso, Koikili cree que una victoria ante los asturianos tendrá más importancia que la meramente clasificatoria. «Los tres puntos nos vendrían muy bien para afianzar la posición y porque, además, no es lo mismo afrontar los siguientes partidos con una victoria que con una derrota», admitió.

El defensa, de todos modos, afronta el maratón con ánimo tras un parón que «nos ha venido muy bien».GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo