Ezker abertzalearen kontrako sarekada berriz ere
Erantzuna jada kalean den arren, mobilizazio bateratu bat iragarri du LABek
Oihana LLORENTE |
LABeko Nazio Batzordea haserre agertu zen prentsaren aurrean, sarekada euren egoitzan burutu izanak eta LABeko idazkari nagusi ohi Rafa Diez Usabiaga eta Txelui Moreno kidea atxilo hartu izanak erasoa sindikatuaren kontrakoa ere bilakatzen duelako, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainolak bestela dioen arren. Gainera, polizia operazio honen helburua, «independentziaren bidean urratsak ahabilderatuko dituen estrategiaren kontra» egitea dela sostengatu zuen. Hein horretan, «aitortzan eta errespetuan oinarri duen ziklo politikoa» defendatzen duen orori eragiten dio kaltea Garzon epaileak agindutako operazioak, eta beraz, horiei guztiei dei egin zien LABek atxiloketak direla-eta euren mespretxua adierazi eta kalera ateratzeko.
Atxiloketek herritarrengan eragindako amorrua berehala azaleratu, eta Euskal Herrian barna makina bat mobilizazio izan ziren atzo iluntzean. Gaur eguerdian izango da protestarako beste aukera bat, izan ere, sindikatu abertzaleak Hego Euskal Herriko hiriburuetan dituen egoitzen atarian elkarretaratzeetara deitu du. Bihar ere mobilizazio andana izango dira Euskal Herriko eskualde eta lantokietan, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak aurreratu bezala. Aitzitik, ez dira egunotan bukatuko protestak eta Etxaidek iragarri zuenaren arabera, atxiloketak salatu eta «benetako aldaketa» aldarrikatuko duen mobilizazio «handiago, sendoago eta bateratuagoa» egiteko lanean dira jada LABeko kideak.
Egoera betikotu
Sindikatuko zuzendaritzak, goizean goiz bilduta, «Erasoen gainetik Euskal Herrian aldaketa» izeneko adierazpena adostu zuen, eta gero, arratsaldeko prentsaurrekoan aurkeztu zuen. Agirian, sarekada salatzearekin batera, atxilotu guztiak askatzeko exijitzen dute Nazio Batzordeko kideek, eta euren kezka eta elkartasuna agertzen dute.
Etxaidek hartu zuen hitza, komunikabidez beterik zegoen aretoan, bezperan polizia espainolek okupatutako egoitzan. Euskal Herriak bizi duen errealitatea beste behin ere «errepresioaren bidez betikotu» nahi dutela salatu zuen.
Une honetan jokoan dagoena «Euskal Herriaren aitortza eta errespetuaren ziklo politiko berria irekitzeko urrats sendo eta definitiboak ematea» dela adierazi zuen Etxaidek. LABen iritziz ziklo hori irekitzeko bidea eskaintza politiko, akordio politiko eta apustu politiko argiak egiteak ekarriko duela azalduz, Euskal Herrian eta euskal eragileen artean egin beharreko ariketa dela zehaztu zuen, eta hori dela, hain zuzen ere, era honetako operazioekin zapuztu nahi dutena. Zehazki, «bide horretan ezker abertzaleak egin ditzakeen eta egingo dituen eskaintza politikoak indargabetzea da helburu», Etxaideren ahotan.
Ahulezia politikoa
Euskal Herriak «mugarik, injerentziarik eta biolentziarik gabe» aldaketa politikoa gauzatzeko aukera behar duela aldarrikatu zuen, eta horixe da, LABen aburuz, euskal eragile politiko eta sozialek gaur-gaurkoz eraiki behar duten jokalekua.
Sindikatu abertzalea ez da izan azken polizia operazio hau dela-eta haserre agertu den eragile bakarra, amnistiaren aldeko mugimenduak ere gogor gaitzetsi baitu hamar euskal herritarren atxilotzea. Gisa honetako operazioekin polizialki eta errepresiboki «ausarta» den Gobernuak agerian uzten du politikoki duen «ahulezia», komunikabideetara igorritako oharrean diotenari helduz. Atxilotuei babesa helarazi, eta herritarrei kalera ateratzeko deia egin zien, era berean.
Esan eta egin. Ehunka izan ziren iluntzean herrietan egindako manifestazioetan bildutako lagunak. Oiartzunen 200 herritar batu ziren, bizilagun duten Rufi Etxeberria eta gainerako atxilotuak askatzeko eskatuz. Beste horrenbeste bildu ziren Algortan; Errenterian, 300; eta 150 lagunek egin zuten manifestazioa Donostiako Altza auzoan. Irun, Elgoibar eta Urnietan, berriz, ehun bat herritar batu ziren manifestazioan. Urduñan eta Bakion 47; 89 Zornotzan; 55 Elorrion; 60 Leioa eta Erandion; eta 50 Zumaian, Lazkaon, Leitzan, Elorrion, Erromon eta Otxandion. Orion eta Ataunen, aldiz, 35 bildu ziren protestan; 20 Garesen eta 10 Anoetan. Goizean, 50 ikasle azpeitiarrek elkarretaratzea egin zuten Ikasberri ikastolan.
Eusko Alkartasuna, que en la tarde de ayer reunió de forma excepcional a su Ejecutiva para analizar el operativo policial contra la izquierda abertzale, informó de que ya ha comenzado una ronda de contactos con agentes políticos, sociales, sindicales del ámbito abertzale «para definir la respuesta que merece» la operación policial y que la formación abertzale considera «un ataque directo a las libertades básicas». Aralar, por su parte, también realizó un llamamiento a «unir fuerzas» al resto de formaciones políticas, sindicatos y agentes sociales contrarios frente al arresto de los militantes de la izquierda abertzale, y habló de dar una «respuesta unitaria en la calle» contra estas detenciones.
EA adoptó la decisión de iniciar una ronda de contactos con partidos y agentes abertzales en la reunión que su Ejecutiva Nacional mantuvo ayer en Donostia, para analizar expresamente el operativo. Unas detenciones ante las que la formación que lidera Peio Urizar remarcó que «la iniciativa política debe ser la respuesta a la situación creada tras las detenciones». «El Estado pretende de esta manera anular cualquier apuesta de vía política que surja en la izquierda abertzale, y así imposibilitar un solución definitiva al conflicto político», apostilló EA.
Entienden, además, que el operativo intenta también «atentar» contra la unión de fuerzas abertzales, pero ante ese hecho la formación abertzale insistió en que «redoblará sus esfuerzos por acordar una serie de mínimos con todas las fuerzas abertzales».
Sobre mínimos a compartir se refirió también el vicecoordinador de Aralar, Jon Abril, quien subrayó que son necesarios también para que les sirvan «para salir a la calle para denunciar de forma unitaria este atropello y reivindicar la necesidad de la paz y la normalización política de Euskadi».
Aunque no detallaron cómo se van a desarrollar esos encuentros, el objetivo sería el de acordar una respuesta conjunta y unitaria ante las detenciones. GARA
Lokarri mostró su más «profunda disconformidad» con las detenciones del martes, que, a su juicio, vulneran derechos y libertades democráticas básicas. Asimismo, calificó de «error gravísimo» la operación policial.
A juicio del portavoz de ERC en el Congreso español, Joan Ridao, estos arrestos consolidarán la idea de que no existe una «salida política posible» al conflicto que vive Euskal Herria, por lo que pronostica que «el final de ETA será más largo».
Lau Haizeetara Gogoan plataformaren iritziz, Estatu espainolak dituen «gabezia demokratiko larrien» ondorioa dira atxiloketok, eta halako egoerak «Espainiako erresuma zuritu gabeko genozidio baten gainean eraiki delako» azaltzen direla salatu du.
stee-eilas
Euskal Herriko normalkuntza politikoaren konponbiderako eta bakea lortzeko saiakeraren aurkako eraso larritzat hartu du STEE-EILAS sindikatuak polizia operazioa eta irmotasunez salatu du.