BERTSOLARITZA
Xabier Silveirak barkamena eskatu die «denei», igandean izandako jokaeragatik
Pasa den igandean Zarautzen jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketan izandako jokabideagatik barkamena eskatu du Xabier Silveira bertsolariak. Lesakarra oso ongi aritu zen saio osoan, eta bere burua goiko postuetan ikusten zuela aitortu zuen. Kartzelako lanean, ordea, hiru poto egin zituen, eta ondorioz, bosgarren posturaino jaitsi zen. Saioaren ostean, «Hitzetik Hortzera» programari egindako adierazpenetan honela adierazi zuen: «Ez naiz konturatu hiru poto horiek egin ditudala, eta nire burua nahiko aurrean ikusten nuen. Burua nahasten hasi zait, eta jokaera okerra izan dut». Euskaltube.com atarian eskura dagoen bideoan, honakoa adierazi du: «Lehenbizi nire bertso kideei barkamena eskatu nahi diet oholtzatik horrela joan izateagatik. Eta berdin entzule guztiei, epaileei, antolatzaileei, denei».