GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Europa League

Iraganak eta etorkizunak baldintzatutako partida

Athleticek garaipena eskuratu nahi du bolada txarrari amaiera eman eta hurrengo kanporaketara hurbiltzeko.

p040_f01_111x111.jpg

 

ATHLETIC - NACIONAL

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Sekulako garrantzia du Athleticek gaur arratsaldean San Mamesen jokatuko duen partidak. Topiko ederra... eta egokia. Izan ere, gaurko partidak balio bikoitza duela esatea ez da inolako gehiegikeria, iragan hurbilak eta etorkizunak baldintzatzen baitute neurketaren garrantzia.

Azken asteotako boladak nolabaiteko ondoeza sortu du zuri-gorriengan. Taldea konfiantzaz gainezka zen, baina azken emaitzek zalantzak sortu dituzte, Athleticek denetariko egoerak bizi izan baititu -gaizki jokatu eta irabazi zein joko eta emaitza onak bateratu-, txarrenera heldu arte: azken partidetan irudi kaxkarra eman du eta, gainera, emaitzak ere txarrak izan dira. Iragan hurbil horretatik ihes egin nahi dute gaur bilbotarrek eta bidea bakarra da.

Etorkizunak ahalegin berezia eskatzen du. Orain artean jokatutako bi jardunaldietan ikusitakoaren arabera, Nacional izan daiteke Athleticen etsai nagusia Europa Leagueko fase honetan. Werder Bremenek ederki erakutsi du hasiera-hasieratik faboritoaren etiketa merezimendu osoz jaso zuela eta Vienako Austria, aldiz, kontrako muturrean kokatu da momentuz. Portugaldarrak, berriz, Zenit kanporatuta eskainitako sentsazioak indartzen ari dira ligaxkan: Werder Bremenen aurka ozta-ozta galdu ondoren, Vienan irabazteko zorian izan ziren. Etxean ere sekulako bolada harrapatu dute lau garaipen jarraian lortuta.

Nacional aurkari gogorra dela nabarmendu du Joaquin Caparrosek, baina Athletic hiru puntuak eskuratzeko gai dela uste du, betiere gauzak ondo egiten baditu. Garrantzitsuena, bere ustez, «defentsiboki talde sendoa izatea da, banakako akatsik egin gabe». Izan ere, argi du zuri-gorriek erasoan aukerak izan izango dituztela. Andaluziarrak, gainera, «aurkariak nola jokatzen duen ikusita», baloiaren jabetza izan nahi du. Horregatik, Fran Yeste eta Pablo Orbaiz kokatuko ditu euskarrian, beren lesioak gainditu eta gero.

Ez dira hamaikakoan izango diren aldaketa bakarrak, Caparrosek iraultza txiki bat egingo baitu. Hala, Yeste eta Orbaizekin batera, Ustaritz, Castillo, Gabilondo eta Joseba Etxeberria ere arituko dira hasieratik. Deialdiari dagokionez, Koikilik eta Xabi Etxebarriak galdu dute beren lekua oraingo honetan.

Portugaldarrei dagokienez, konfiantzaz beteta heldu dira Bilbora. Horren erakusle, Manuel Machadok ez dio «zelai-faktoreari» garrantzirik ematen. «Zenit eta Austriaren zelaietan jokatu dugu, antzeko aurkariak, eta emaitza onak lortu ditugu -gogorarazi zuen-. Hortaz, ez dut uste Athletic faboritotzat hartu behar dugunik». «Baikor naiz -jarraitu zuen Nacionaleko entrenatzaileak-. Partida zaila izan arren, akatsik ez badugu egiten eta zorte pixka bat badaukagu, zer edo zer lor dezakegu».

OHOREZKO GONBIDATUA

Luxuzko bisitaria izango du gaurkoan San Mameseko palkoak. Izan ere, Michel Platini UEFAko presidentea bertan egongo da, partida zuzenean jarraitzeko.

Ni «amenazas» ni «órdagos» para un proyecto que se hará «sí o sí»

La «familia feliz» que compartió foto en el Palacio Foral el pasado lunes sigue tirándose los trastos a la cabeza. Tras las declaraciones efectuadas por Idoia Mendia, que insistía en que el Gobierno de Lakua sólo formará parte de San Mamés Barria si se asegura el «uso público» de las instalaciones, ayer llegó la respuesta de José Luis Bilbao e Iñaki Azkuna.

El diputado foral de Bizkaia destacó que no hay «marcha atrás y tanto los accesos a Bilbo, como el campus tecnológico de la UPV, como el campo de San Mamés se van a hacer sí o sí, con los que estemos o los que quieran estar». En declaraciones a ETB, Bilbao criticó los «planteamientos de amenazas o golpes de efecto» que se puedan realizar y solicitó «tranquilidad, seriedad y rigor en las decisiones». «El Gobierno socialista verá qué hace al final -añadió-. Cada uno es prisionero de sus contradicciones, cada uno puede hacer el ridículo como quiera, pero éste es un tema muy importante para Bizkaia».

Si Bilbao habló de amenazas, Iñaki Azkuna optó por los «órdagos», que ve «bien en el mus», pero no en política. «Lo primero que tiene que hacer el Gobierno es aclararse y que nos los explique, que nos cuente qué quiere. Pero que no nos digan todo cabreados en la televisión que si no es no sé qué, no pongo el dinero», aseguró el alcalde de Bilbo, que insistió en lo apuntado durante la presentación del lunes -en lo que fue el origen de esta polémica-, cuando recordó los 11.000 metros cuadrados cedidos por el Consistorio al Athletic. «Imagínate que instalan un gimnasio; le vendría bien al entorno y le vendría bien al Athletic. ¿Tiene que ser público? ¿Público qué? ¿Los 11.000 metros cuadrados?», se preguntó Azkuna.A.U.L.

Aitor Ocio pasa hoy por el quirófano

Aitor Ocio se someterá hoy a una artroscopia para estabilizar su hombro derecho, en el que sufrió una subluxación la semana pasada. El defensa gasteiztarra, al que la zona le ha dado bastantes problemas en los últimos tiempos, permanecerá de baja unos tres meses.

La visita del Atlético, sábado a las 22.00

El partido entre Athletic y Atlético de Madrid, correspondiente a la 9ª jornada de Liga, se ha adelantado al sábado 31 de octubre. El encuentro se disputará en San Mamés a las 22.00 y será televisado en directo por La Sexta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo