GARA > Idatzia > Euskal Herria

Albaitaritza produktuak

Botiken kontrabandoagatik atxilotutako lau pertsonak aske

Asteartean atxilotuak izan ziren Zuraide, Sara eta Itsasuko hiru laborariak aske gelditu ziren arratsaldean bertan. Javier Erneta albaitaria, aldiz, atzora arte atxikia izan zen. Albaitaritza botikak Hego Euskal Herrian erosteagatik «kontrabando egitea» egotzita atxilotu zituzten. Anne Kayanakis Baionako prefetak adierazi zuenez, «gizaki edo animalientzat arriskua ekar dezaketen merkantzien erabilera» egotzi diezaiekete. 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo