Natura erlijio zuen arkitektoaren lanaren atzera begirakoa
Frank Lloyd Wright, New Yorkeko Guggenheimen arkitektoa, Bilbon
Atzo berrogeita hamar urte ireki zituen aurrenekoz ateak New Yorkeko Guggenheim museoak, Frank Lloyd Wright arkitektoak sortutako eraikinean, eta Bilbon, estatubatuarraren lana aztergai duen erakusketa jarri dute ikusgai, 2010eko otsailaren 14ra arte. Bertan, bere eraikinak naturan integratzea bilatzen zuen sortzailearen makina bat egitasmo -burutu eta ez burutuak- ageri dira, plano, marrazki, argazki eta maketatan.
Anartz BILBAO | BILBO
XX. mendearen lehen erdiko arkitekto garrantzitsua da Frank Lloyd Wright (1867-1959, Wisconsin, AEBak), egitasmoak barrutik kanpora diseinatuz, espazioaren kontzeptua «irauli» zuen sortzailea, antolatzaileen esanetan. Eraikin organiko eta funtzionalak egiteagatik bihurtu zen ezagun -«natura zuen bere erlijio» Margo Stipe komisarioak atzo azaldu zuenez-, eta berak sortu lanek paisaiarekin bat egiten zuten. New Yorkeko Guggenheim museoa du lanik ezagunenetakoa, berak guztiz eraikia ikusi ez zuena, lanak bukatu aurretik, sei hilabete lehenago hil baitzen.
Arkitekto estatubatuarrari Europan inoiz eskainitako erakusketarik osatuena da Bilbokoa, eta New Yorkeko Guggenheim museotik dator, noski, berau omentzeko antolatu baita, Juan Ignacio Vidarte zuzendariaren esanetan, «Guggenheimeko ADNan dagoen artistari eskainiriko erakusketa». Bertan, -bigarren solairuan- eta datorren otsailaren 14ra arte, Wrighten 63 egitasmo nagusietarikoak daude ikusgai, berrehun marrazki, hamabi maketa, animazio eta besteren bitartez. Tartean, artistak garatutako eraikin publiko zein pribatuak ezagutzeko aukera izango du bisitariak, baita gauzatu gabe geratu ziren haren egitasmoak ere.
New York hiriko Guggenheim
Atzo irekitako erakusketa Guggenheim Bilbao museoak arkitekto bati eskaintzen dion bigarrena da, aurretik Bilboko «itsasontzia» sortu zuen Frank Ghery kanadarrari buruzkoa egina baitzuen -Wrighten eragina izan omen zuen honek ere-.
Margo Stipe erakusketaren komisarioetako batek esan zuenez, ikusleek arkitekturaz hausnartzea eta eraikinetara begira jartzea dute helburu, «bizi ditugun espazioak baitira», nahiz eta ez diegun arretarik ematen, bereziki deigarri gertatu ezean. Baina Wrighten lanak, Gheryk Bilbon sortuak bezala, «ez dira mutuak, hitz egiten digute» jarraitu zuen Stipek, horregatik, New Yorkeko erakusketan, «zoragarria izan zen haren lanak berak sorturiko eraikin barruan aurkeztea, magikoa» -Stipek berak onartu zigunez, askotan erabiliko du «magikoa» hitza Frank Lloyd Wrighten sorkuntza ahotan hartzean-.
Wrightek barrutik kanpora garatzen omen zituen lanak, bere hitzek argi azaltzen duten moduan: «Barneko giroa, bizi garen espazioa, funtsezkoa da eraikinean; giro hori izango da kanpora, espazio itxi gisa, adieraziko dena». Eta modu horretan eraiki zuen New Yorkeko museoa ere, 1943-1959 bitartean egina. Guggenheimen egoitzaren egitasmoak areto oso bat hartzen du erakusketan. Bertan, makina bat marrazkiren bitartez, izandako bilakaera eta aukerak azaltzen dira, benetakoaren maketara heldu arte. Stipek azaldu zigunez, «urte gehiago eraman zizkion Wrighti egitasmoaren garapenak eraikina altxatzeak baino», eta garai hartan, gainera, «ondo lo egitea kostatzen zitzaiola» onartu omen zuen arkitektoak.
Ibilbide profesional luzea garatu zuen Wrightek, zazpi hamarkada ingurukoa, eta bukaera aldera egin zuen New Yorkeko Guggenheim museoaren eraikina. Baina izan etxebizitza pribatuetarako egitasmoak (Taliesin) zein bulego-dorreak eraikitzekoa (Johnson & Son), edo eraikin erlijioso (Beth Sholom sinagoga) zein kultur etxe (Huntington Hartford kirol kluba) -mila egitasmotik gora garatu omen zituen, asko burutu gabe geratu ziren arren-, Wrighten axioma harmonia bilatzea zen: «Fisikoa eta arimarena; pertsonen, eraikinen eta naturaren artekoa», sortzaileak berak «arkitektura organikoa» izendatu zuena.
Zazpi hamarkadako emaitza
Erakusketa atalka eta kronologikoki dago antolatuta. Hasteko, Taliesin eraikinak ezagutuko ditugu, Wrightek berak bizilekutzat zituenak -hiru aldiz erre zen bat, eta beste horrenbeste aldiz berreraiki zuen-. Bata Wisconsinen kokatua (arkitektoaren jaioterrian), eta bestea Arizonako basamortuan.
Artistaren bizilekuak ezagutu ostean, erakusketak kronologikoki agertzen ditu lanak. Tartean, egun eraitsiak diren Larkin Company enpresaren bulegoak, Tenplu Unitarioa, Goldon Strong begiratoki eta planetarioa (Maryland, 1924) -eraiki ez zena eta beste.
Etxebizitza pribatuak hartzen dituen aretoak, bestalde, New Yorkeko museo entzutetsuarekin batera Wrightek ezagunenetarikoak dituen lanak biltzen ditu, «Ur-jauziaren etxea» (Pensilvania, 1934-37) eta Herbert Jacobsentzat egin zituen bi lanak besteak beste -sabaitik zintzilik den «maketa deseraiki» bikain batek erakusten du etxea, goitik behera eta barrutik kanpora-, arkitektoak etxebizitzak paisaian edo naturan txertatzeko egindako ahaleginaren lekuko. Hauetaz gain, baditu hirigintza egitasmoak ere, burutu ez zen Hiri Biziduna, edo non eta Bagdad hirian egitekoa zen proiektu ausarta tarteko -egin zuen azkenetakoa eta gauzatu gabea-. Izan ere, burutu gabe utzi zituen eraikinak dira, seguruenik, erakusketak agertzen dizkigun egitasmorik ederrenak, eta nola ez, ausartenak.
Frank Lloyd Wright sortzaileari eskaini erakusketa hezkuntza egitarau eta jarduera osagarri ugarirekin osatuko du Guggenheim museoak, berak ere eskola sortzeari eta heziketari garrantzia handia eman ziolako.
Lloyd Wright arkitektoari buruzko erakusketa oso interesgarria da, baina ez ohikoak bezain ikusgarria, eta arkitekturaren eta marrazki teknikoaren zaleek asko gozatuko badute ere, zail samarra da plano irakurtzen trebatua izan ezean.
New York hiriko Guggenheim museoa da Frank Lloyd Wrighten eraikinik ezagunenetarikoa. 1959ko urriaren 21ean ireki zituen ateak eta arkitektoak ez zuen burutua ikusi, lanak amaitu baino sei hilabete lehenago zendu baitzen.
Un paseo por la muestra permite ver los proyectos más reconocidos de Lloyd Wright, como el edificio que alberga el Museo Guggenheim de la ciudad de Nueva York -que no pudo ver concluido, porque murió seis meses antes de que la pinacoteca abriese sus puertas, el 21 de octubre de 1959-, o la celebrada «Casa de la Cascada» (Mill Run, Pensilvania, 1934-37). Esta última es un claro ejemplo de la labor realizada por el arquitecto estadounidense en pos de integrar el espacio habitado con la naturaleza. De hecho, según la comisaria Margo Stipe, «Wright es un pionero del desarrollo sostenible», por sus presupuestos ajustados y su utilización de materiales autóctonos. Pero, quizás, son los proyectos que no pudo materializar los más espectaculares y arriesgados. Como muestra, el que imaginó para la ciudad de Bagdad, al final de su carrera. Wright fue invitado en la década de los 50 a la capital de Irak por un joven Faisal II, su último rey, para construir un teatro de la ópera cuya maqueta se puede ver en la muestra bilbaina. «Admirador de la cultura persa», según Mina Marefat, quien se ha encargado de esta sección, Wright acabó planteando todo un proyecto urbanístico a orillas del río Tigris, aprovechando una isla abandonada, que finalmente no logró llevar a cabo.
Curiosas son también las piscinas que proyectó como área de recreo Huntington Hartford para la ladera de Hollywood, en la ciudad de Los Ángeles, o el espectacular centro cívico Pittsburgh Pont Park (Pensilvania, 1947), cuya maqueta reproducimos hoy en la foto de portada de Gara, o Cristal City, la ciudad de cristal imaginada para Washington. Algunas de las razones para que se quedaran en un cajón: tanto las diferencias con los clientes -«sus proyectos eran difíciles de entender en su tiempo», en palabras de la comisaria de la exposición-, como la profunda crisis económica sufrida anteriormente por los Estados Unidos.A. B.
Erakusketan jasotako maketa, marrazki eta planoetan, burutu gabeko egitasmoei dagozkienak dira ausart eta ikusgarrienak, dela Bagdad hirian egin beharreko hirigintza proiektua, dela Pittsburgh hirirako prestatu Point Park zentroa.