GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

ELAren beste azterketa egoki bat

Abertzaleen arteko lankidetza edo batasuna, indar soberanisten metaketa edo abertzaleek estatuen estrategiari aurre egiteko moduaren gaineko eztabaida bolo-bolo dabiltzan honetan, ELAko Nazio Batzordeak «Estatu arrazoia indargabetu» izeneko agiria plazaratu zuen atzo. Agiria egoera politiko eta sozialaren gaineko azterketa da, 2008ko urrian, Lizarra-Garaziko Adierazpenaren 10. urtemuga zela-eta, argitaratu zuen agiriko azterketa eguneratu duena. Transbertsalitatea eta Estatu espainolak darabiltzan beste kontzeptu batzuk iruzurra baino ez direla nabarmen utzi -estatu arrazoia modu batez edo bestez gailentzen baita- eta, ondorioz, aldaketarako estrategiak transbertsalitate horretatik kanpoko erreferentziak bilatu behar dituela dio. ELAren hausnarketarako agiriak biltzen duen azterketa oro har egokia da indar abertzale eta progresisten ikuspuntutik begiratuta, eta bat dator funtsean beste indar abertzale batzuen diagnosiarekin. Hartara, sindikatu horrek berriro ere erakutsi du egoera politiko eta sozialaren analisi zuzenak egiten trebea dela. Hala ere, beste indarrek zer egin behar duten seinalatzen luzatzeko arazorik ez badu ere, ahaztu egiten zaio berak zer egin behar duen, zer egiteko prest dagoen, esatea. Horrek nabarmenago uzten du agiriaren autokritika txikienaren falta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo