GARA > Idatzia > Kirolak> Eskubaloia

Fitxaketa

Itxakok Alexandrina Barbosa puntako jokalaria lotu du

Lehen lerroan joka dezake 23 urteko portugaldar honek. Errumaniako Brasov taldetik dator, baina ABF Ligan ere aritua da, Sagunt-en jokatu zuen-eta.

p037_f02_97x100.jpg

GARA | LIZARRA

Lizarrako Itxako eskubaloi taldeak punta-puntako beste jokalari bat lotu du. Alexandrina Barbosa, 23 urteko lehen lerroko jokalari portugaldarra, Ambros Martinen esanetara egongo da gaurtik aurrera. Orain arte Errumaniako Brasov taldean jokatu du Barbosak, baina, kontratua ez betetzeagatik, taldearekiko lotura eten egin du jokalariak. Gaur goizeko hamarretan aurkeztuko dute Iruñean Itxakoren fitxaketa berria.

Munduko jokalari onenetakoa da portugaldarra, eta aurreneko lerroko zeinahi postutan jokatzen du. Joan den denboraldian Errumaniako Ligako jokalari onenaren saria eskuratu zuen.

Errumaniara joan aurretik, berriz, Itxakoren lehiakide izan zen Barbosa, Parc Sagunt taldean bi denboraldiz aritu baitzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo