GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketa

Hasiberrientzako lekurik gabe geratu da kaiola

Txapelketa hasieran belaunaldi berrientzat ateak irekitzen zirela zirudien arren, une erabakigarrietan esperientziarik gehien duten pilotariak geratu dira soilik.

p039_f01_333x333.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Pablo Berasaluze zerrendaburu izateaz gain, enpresek pilotari berriei irekitako atea izan da aurtengo txapelketako berrikuntza nagusia. Beroiz, Olazabal, Ongay, Olaetxea, Diaz edota Aritz Lasa Lehen Mailako txapelketa nagusi bat jokatzen ikusteak etorkizunerako erreleboa ziurtatzea zirudien, baina une erabakigarria iritsita, aspaldiko klasikoak dira final-laurdenetako kanporaketa jokatuko duten pilotariak. Aimar Olaizola txapeldunaren aurka jokatu behar duen Julen Retegi izan daiteke agian salbuespena, baina iruindarra ez da berria finalerdietako ligaxkaren atari honetan, iaz Abel Barriolaren aurka galdu baitzuen Astelenan 22-12.

Orain arte gertatutakoaren errepasoa eginez gero, berrien artean Aritz Lasa izan da enpresak emandako aukera aprobetxatu duen bakarra. Urretxuarra izan da lehen kanporaketa gainditu zuen bakarra -Iker Arretxeri 22-20 irabazi zion- eta Oinatz Bengoetxearen aurka partida bere eskuetan izan zuen, baina azken tantoetan Leitzakoaren esperientziak partida aurrera ateratzeko balio izan zion. Gainontzeko hasiberriek uste baino gehiago sumatu zuten handienek ateratzen dieten koska, eta Diazek Gonzalezi izan ezik -19-22 bukatu zuten-, oso lan gutxi eman zieten Oinatz berari -Beroizek 5 tanto baino ez zizkion egin- Olaizola I.ari -Olazabalek 12-, Patxi Ruizi -Ongayk 7- eta Retegi Biri -Olaetxeak 8-.

Esperientzia Balmasedan

Final-laurdenetan, aldiz, askoz gehiago zaildutako pilotariak irtengo dira kantxara, eta horren erakusle nagusia izango da ostiralean Balmasedan Titin III.ak eta Asier Olaizolak jokatuko duten lehia. Triciokoak 40 ditu, eta aurtengoa izan liteke kaiolan jokatzen duen azken txapelketa. Errioxarrak onartu zuenez, urtetik urtera gero eta zailagoa egiten zaio kaiolan parte hartzeko erabakia hartzea, eta aurten Asier Olaizolak zerrendaburu izateko aukera hori kenduko balio, datorren irailean Aspekoak izan ditzakeen zalantzak askoz handiagoak izango dira. Asegarceko ordezkaria ere koadroko beteranoena da 34 urterekin, eta dagoeneko lau aldiz aritu dira elkarren aurka lau eta erdikoan, denetan Triciokoak irabazi duelarik.

Igandean Eibarren jokatuko duten partidan pilotariak gazteagoak izanagatik, esperientzia ez da faltan izango, Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak, buruz buruko txapeldunak izandakoak izanda, halako partida asko jokatu baitituzte.

Julen Retegi Aimar Olaizolak aitari kendu ahal dion errekorra defendatzen saiatuko da larunbatean Labriten. Astelehenean, berriz, Berasaluze eta Gonzalez arituko dira, 32na urterekin, nor baino nor Tolosan.

El zaguero Eneko Perosanz da el salto a profesionales de la mano de Frontis

El zaguero de Berriz Eneko Perosanz firmó ayer su primer contrato profesional con la empresa Frontis, con la que, de momento, ha alcanzado un acuerdo para los dos próximos años.

Perosanz está estudiando y compaginará su actividad académica con la práctica de la pelota. Con apenas 19 años recién cumplidos (26/08/1990) da un paso adelante en su carrera y se plantea su futuro deportivo de la mano de Frontis.

Con 1,83 metros de estatura y 79 kilos de peso, tiene unas condiciones completas que lo hacen muy válido para todas las modalidades tanto el individual, como el cuatro y medio y el parejas.GARA

pilotalekuak

Titin III.ak eta Olaizola I.ak irekiko dute jardunaldia, ostiralean, Balmasedan. Larunbatean Olaizola II.ak eta Retegi Bik jokatuko dute Labriten; Irujok eta Bengoetxeak, aldiz, igandean, Eibarren; eta Berasaluzek eta Gonzalezek astelehenean, Tolosan.

Aurrekariak

Titinek eta Asier Olaizolak lau aldiz jokatu dute elkarren aurka kaiolan, eta errioxarra nagusitu da lauretan. Martinez de Irujok eta Bengoetxeak partida parekatua jokatu zuten 2004an, eta garaipena Aspekoarentzat izan zen (22-20); eta Gonzalezek Berasaluzeri irabazi zion 2005ean (22-11).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo