Lurrama, «beste laborantza» posible dela frogatzen duen erakustazoka
Abian da aurtengo Lurrama erakustazoka, igandera bitartean hiritarrei baserri mundua hobeto ezagutzeko hamaika aukera eskainiko dizkien proposamena. Atzoko inaugurazio ekitaldian, azoka «ekonomia krisiaren testuinguruan» egiten dela nabarmendu zuten EHLGko ordezkariek. Laborantzan iragarritako neurriak aski ez direla eta benetan behar dena «beste laborantza eredu bat» dela adierazi zuten. Hain zuzen ere, Lurramak hori posible dela frogatzen du.
Arantxa MANTEROLA |
Lurramaren 4. edizioak atzo ireki zituen ateak Baionako Glain gunean, ohi moduan askotariko eskaintzarekin. Mintzaldiak, euskal produktuen azoka, energiari, urari, birziklatzeari, elikadura ohiturei edo esne ekoizleen arazoei buruzko informazio guneak, nekazaritzako tresnen eta lanen erakustaldiak, kabalen eta baserriko animalien erakusketak, musika eta animazioa, haurrentzako jokoak... Hitz batean, iganderaino, goizeko 10etatik goiti, hiritarrei baserri munduan murgiltzeko parada bikaina eskainiko die Lurramak.
Alabaina, alde ludikoez gain, mezu zehatza igortzea da ekimenaren xedea; laborantza iraunkor eta herrikoiaren alde egiteko premiarena, hain zuzen ere. Hori nabarmendu zuten, atzokoan ere, Euskal Herriko Laborantza Ganberako (EHLG) ordezkariek inaugurazio ekitaldian.
Maryse Cachenaut Lurrama elkartearen lehendakariak hori gogorarazi zuen, besteak beste, bere hitz hartzean: «Izenak dioen bezala, ama lurra zaintzea berebiziko lehentasuna da guretzat, eta hori soilik laborantza eredu iraunkorraren bidetik egin dezakegula uste dugu. Horregatik, Lurrama gogoeta une bat ere bada, bai laborarientzat bai hiritarrentzat».
Mixel Berhokoirigoinek egungo testuingurua aipatzea ez zuen ahantzi. Krisiak nekazaritzaren esparrua gogor jo duela adierazi zuen, eta adibide gisa 2009an, bigarren urtez segidan, laborarien diru-sarrerak %20 eta esne ekoizleenak erdia baino gehiago apalduko direla dioten aurreikuspenak aipatu zituen.
Xedea, bitarteko aski izatea
Aste honetan bertan Sarkozyk iragarritako larrialdiko neurriak, «diskurtso ederrez lagunduta egin badira ere, ez dira aski» EHLGren lehendakariarentzat: «Etengabe diru publikoarekin lagundutako sektorea ez dugu izan nahi. Zergak arintzea edo itzultzea ez da bidea. Laborariok, beste edozein herritarren betebehar eta eskubideak ditugu eta, hortaz, gure betebeharrei aurre egiteko gure lanaren bidez bitarteko aski izatea da behar duguna».
Krisialdiari buelta ematen zaionean berriro lehengo jokamoldeetara, hots, «nekazaritza politika erabat liberaletara», itzuliko ez ote garen beldur azaldu zen Berhokoirigoin. Honakoa ere gaineratu zuen: «Alternatiba bakarra, laborantza iraunkorra, osagarria, da, baserritarrak, herriak, lurraldea, bioaniztasuna eta kultura biziaraziko dituen laborantza».
Lurramak, eredu horren erakusgarri den heinean, «itxaropen mezua» zabaldu zuen, «argi frogatzen baitugu beste laborantza mota bat posible dela».
EHLGren kontra urte hasieran izandako epaiaren helegitea ere hizpide izan zen atzokoan. Baionako Herriko Etxeko Martine Bisautak, Baiona-Angelu-Biarritz Hiri Elkargoko Jean-Rene Etxegaraik eta Beatrice Gendreau Akitaniako Kontseiluko lehendakariordeak ordezkatzen dituzten erakundeek EHELG erabat sostengatzen dutela nabarmendu nahi izan zuten. Hala, EHLGk egiten duen lana goraipatu eta bultzatzen duen laborantza ereduaren premia nabarmendu zuten.
La biomasa de juveniles de anchoa es hoy un 35% superior a la de 2005, cuando se produjo el cierre de la pesquería de esta especie, según un informe del centro tecnológico Azti-Tecnalia. Con estos datos, el Gobierno español anunció que pedirá a la Comisión Europea (CE) que autorice la reapertura de esta pesquería de forma limitada la próxima primavera. «Creemos que el muestreo es suficientemente representativo para pensar que los datos son buenos», remarcaron.
De otro lado, el sector sigue pendiente de la evolución del secuestro del «Alakrana», del que se cumplen 30 días, cuando ayer se conoció que otro pesquero vasco, el «Iria Flavia», logró escapar del ataque de una lancha rápida, cuando navegaba a unas 800 millas al Nordeste de las Islas Sheichelles. La nave, con base en Bermeo, y cuya labor, entre otras, es detectar bancos de pesca para los atuneros, emprendió la huida a toda máquina. «Hemos pensado que en esta zona no habría piratas, pero mira, te los encuentras en cualquier zona», lamentaron.
Mientras, los armadores dieron ayer la bienvenida al real decreto que permitirá embarcar agentes privados de seguridad con armamento de guerra en los buques que faenan en el Océano Índico. Por contra, algunas organizaciones opinaron que la «solución más adecuada» sería embarcar infantes de Marina.
«No tenemos nuevas informaciones, sólo que la tripulación se encuentra toda bien y que se han vuelto a poner en contacto desde el barco con los familiares», señaló Lakua sobre el secuestro del «Alakrana». GARA