Kultura
Euskal Bibliotekarekin amets eginez sartu da Joan Mari Torrealdai Euskaltzaindian
Amets egin zuen atzo Joan Mari Torrealdaik Euskaltzaindian sartzeko ekitaldian. Euskal Bibliografia eta Biblioteka osatzea «amets bezala ikusten dut nik gaur, baina bihar egingarria, zergatik ez?», adierazi zuen. Eta berak bakarrik ez, Foruko frantziskotarren elizan bildu ziren guztiak gonbidatu zituen helburu beraren alde amets egitera.