GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Munduz mundu» izango da datorren urteko Nafarroa Oinez-en leloa

GARA | IRUÑEA

Etxarri-Aranatzeko Andra Mari ikastolaren eskutik jaso zuen pasa den urriko 18an Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak Nafarroa Oinezen lekukoa. Atzo bertan, Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan aurkeztu zuen Atarrabiako ikastetxeak 2010eko edizioa.

Prentsa agerraldian datorren urteko jaialdiaren helburuak zeintzuk izango diren azaldu zuten. Lehenik eta behin, xede pedagogiko-kulturalei men egin zieten. Azken inkesta sozio-linguistikoen arabera, Atarrabian, «gure egoitzaren ingurura mugatuz, biztanleen %15 euskal hiztuna da, eta beste %15ek `lingua navarrorum' delakoaren maila ezberdinetako ezaguera» dutela azaldu zuten. «Zoritxarrez, erabilerak ez du ezaguerarekin bat egiten», eta Nafarroa Oinezek euskararen erabilera eta presentzia «suspertzeko» balio duela gehitu zuten. Bestalde, helburu ekonomikoei dagokienez, Haur Hezkuntzako ikasleentzat gune estali bat edo premiei ondo egokituriko areto nagusi bat eraikitzeko asmoa aipatu zuten.

Hitz gakoa «mundua» da

«Mundua da hitz gakoa», hori entzutean orokortasuna, irekiera eta modernitatea burura datorkigula esan zuten. Eta hortik, «Munduz mundu» leloa aukeratu izana Atarrabian izango den jairako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo