GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

KAZETA.INFO Mikel Susperregi 2009/11/3

Kopenagerako bidean

(...) Abenduan nazioarteko ingurune ministroek Kopenagen daukate hitzordua, eta bertan gertatuko dena (edo ez dena) irrika handiz jarraituko da munduan zehar. (...)

Azken finean CO2 isurien arazoa energiaren eskasiaren arazoa da. Energia (argi-indarra) modu merkean sortzea gauza zikina da ingurunearentzat.

Txina, India eta garatzen ari diren herri orok beren prioritate ekonomikoak zaintzen ari dira, eta beste arazo guztiak bigarren mailakoak dira. Horrek ez du esan nahi ez dutela berotze globala arazo larria bezala ulertzen. Oso ongi ulertzen dute, baina konponbidea besteen ardura dela uste dute: azken finean iraganeko isuriek sortu dute oraingo arazoa, eta horren errudun nagusiak dira iragan industrialeko mendebaldeko herri guztiak, nagusiki Europa, Estatu Batuak eta Japonia.

Beraz, «guri hitzaldiak ematera ez etorri» esaten digute Txinatarrek.

Eta sentzu batean arrazoia dute. Baina bestalde, beren oraingo isuriek etorkizunean berotze globala areagotuko dute. Beraz, denon errespontsabilitatea da arazo hau, eta hemen ez dira aingerurik: denok dugu neurri batean erru zatia.

Nazioarteko bilera hauetatik sortzen dena sarritan aldiz aurretik adostua da. Dagoeneko ingurune ministroek bilera ezohizkoak eta informalak izan dituzte Kopenageko bilera prestatzeko, eta argi dago han ez direla ezhusteak izango.

Horregatik nire susmoa da Kopenagen ez dela akordi baliogarririk lortuko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo