GARA > Idatzia > Ekonomia

ELB eta APLIko abeltzainek «beren hilobia» paratu dute Makeako esnetegiaren atarian

Arantxa MANTEROLA |

Joan den hilean hamalau egunetan beren ekoizpena esnetegietara eraman ordez, zelaietan isuri zuen Ipar Euskal Herriko abeltzain andanak. Europar Batasunak eta Parisko Gobernuak hainbat neurri eta laguntza agindu dizkie baina, produkzioaren arautze berri baten premiarekin batera, esneagatik ordaintzen zaien prezio apala da esne-ekoizleen arrangura nagusia.

Beren esanetan, hain da «eskasa» prezio hori ezen baserri asko hilzorian baitaude egun. Egoeraren larritasuna irudikatzeko, etxaldeetako izena zeramaten gurutze zuriekin «hilerri amerikar» bat paratu zuten atzo Makeako Berria kooperatiba aitzinean ELBko eta APLIko ekoizleek. Prezioa emendatzen ez bazaie, laster ekoizleei hori gertatuko zaiela ohartarazi nahi izan zuten ekimenarekin.

Kontrolerako langa

Horrez gain, sarreran hesia ezarri dute sartu eta irteten den guztia kontrolatzeko. Izan ere, ekoizleek egiaztatu nahi dute kanpoko esnerik, esne-hautsik (batez ere Errumaniatik datorrena) eta palmondo olioa ez direla sartzen, Estatuko hainbat esnetegitan gertatzen den bezala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo