GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Estrasburgok legez kanporatzeak berretsi ditu, gizarte demokratikoaren kalterako

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak joan den ekainaren 30ean eman zuen epaia -Batasuna eta beste hainbat erakunde politiko legez kanporatzea ontzat jotzen zuena- ezustekoa izan zen askorentzat, areago nazioarteko zenbait erakundek, tartean NBEk, Estatu espainolaren jokaera eta legedia bera zalantzan jarri ondoren. Oraingoan auzitegi berak Batasunak aurkeztutako bi helegiteak atzera bota eta ekainaren 30eko epaia berretsi izana ez da hainbesteren ezusteko izan, nonbait. Epai hartan Estrasburgok onartu zuen legez kanporatzearen ondorioz zenbait eskubide urratuta gerta litekeela, baina ondorio horiek onartzeko modukoak direla esan zuen, «estatuaren legeetan aurreikusita» egonez gero, eta «gizarte demokratikoarentzat beharrezkoak» badira. Egia esan, munduan, eta Europan bereziki, eskubideen eta askatasunen arloan izandako atzeranzko bilakaera kontuan hartuta, ez dirudi horren harrigarria estatuen Europako auzitegi batek estatu horietako bat ez ezeztatzea. Baina ez da onargarria halako ebazpenak gizarte demokratikoarentzat beharrezkoak direla argudiatzea, gizarte demokratikoarentzat, berez, kaltegarriak direlako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo