GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Zulotik irteteko garaipena behar du Bera Berak

Jon LEUNDA

Pegamo Bera Berak garaipena ezinbestekoa du, jaitsierako postutik irteteko aukera gero eta gertuago izan nahi badu. Galduta, zuloaren irteera gero eta urrutiago izango du.

Donostiarrek, ordea, norgehiagoka zaila dute, nahiz eta etxean arituko diren La Vilaren aurka, bihar 12.00etatik aurrera. Valentziarrak hirugarren daude.

Ampo Ordiziak, berriz, sailkapenean gora egiteko parada izango du bihar Les Abellesen zelaian, 12.30etik aurrera. Alacantekoek orain arteko partida guztiak galdu egin dituzte.

Mailako orain arteko euskal talderik onenak, Bizkaia Gernikak, alegia, Valladoliden jokatuko du bihar, 12.30ean hasita, Quesosen aurka. Gaztela Leongoak, berde-beltzak baina postu bat gorago daude, eta euskaldunek bihar irabaziko balute, laugarren postura igoko lirateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo