Denok emigrante, Hortzmugaren «Metro bateko ametsak» lanean
Bilboko Hortzmuga antzerki taldeak hogei urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, «Metro bateko ametsak» taularatuko du Arriaga antzokian euskarazko eta gaztelaniazko bertsioan. Julen Gabiriaren liburuan oinarrituta, berak egin du «pertsona guztien ametsez» mintzo den antzerkirako egokitzapena. Hortzmugako kideak atzo pozik azaldu baziren ere, euskarazko antzerkigintzaren programazio eskasiak agerian uzten du krisiak bete-betean jo duela sektore hau.
Ane ARRUTI | BILBO
«Azaletik ikusita etorkinen ametsetan oinarritzen dela pentsa daiteke, baina oinarri-oinarrian, pertsona guztien ametsak daude lan honetan», azaldu zuen atzo Julen Gabiriak, «Metro bateko ametsak» liburuaren eta antzerkirako egokitzapenaren egileak. Bihartik asteazkenera Bilboko Arriaga antzokian izango da Hortzmuga taldea bere hogei urteko ibilbidea ospatzen. «Sueños de un metro» gaztelaniazko bertsioa eskainiko dute bihar 19.00etan eta astelehenetik aurrera, eskoletako haurrentzako funtzioak egingo dituzte goizez. Raul Cancelo zuzendariak azaldu zuenez, «urte askoan kaleko antzerkia edo beste zenbait diziplina landu ondoren, antzokian egin nahi genuen zerbait, antzokirako pentsatua».
1988-89an eman zituen lehen pausoak Hortzmuga Teatroa taldeak. Hogei urte hauetan 50 antzerki lanen ekoizpenak burutu dituzte eta momentu honetan honakoekin ari dira: «Zirko iluna», «Cónsules de la calle: Momento», «Superplast» eta «Olympikas 2012».
Harresiak
Nadia Comaneci gimnasta izatearekin amesten duen Nadia izeneko neskatila errumaniar baten istorioa kontatzen du antzezlanak. Matxuratutako metro batetik atera ezinik, bere herrialdeaz gogoratzen da eta emigrantea izateak esan nahi duenaz hausnartzen du.
Berlingo Harresia eraitsi zutenetik ere hogei urte bete direla-eta, horri buruzko gogoeta egin zuen atzo Gabiriak. «Pentsatzen aritu naiz ordutik zenbat harresi eraiki diren, pertsonen artekoak azken batean. Bota zutenetik erabateko askatasunean bizi garela ematen du, eta ez da horrela. Eraikitzen dira harresiak, arrazoi politiko, ekonomiko eta sozialengatik, baina arrazoi guztiak puntu berera iristen dira: pertsonen arteko ezberdintasunak are gehiago ezberdintzera. Pertsonen arteko apurketa bat dago. Obra honetan horri buruz hitz egiten da, nahiz eta ez aipatu harresirik».
Azken batean, ikusleei -haur zein helduei- helarazi nahi dieten mezua honakoa da: «Zuek ere etorkinak zarete eta gu ere etorkinak gara. Beste modu batera esanda, zuek ere hemengoak zarete eta gu ere hemengoak gara».
Maria Urzelai, Nabar Zarraga, Alexander Diaz eta Izpiñe Sotok osatzen dute aktore zerrenda. «Komunikazioaz hitz egiten da, topatzen den jendeaz. Nahi dugu umeek uler dezaten ondoan dutenak bere kultura daramala eta horrek eurengan eragina duela», azaldu zuen Sotok. Haurrekin komunikazio hori lantzeko, gainera, antzezlana antzokitik kanpo, kalean hasiko dute.
Musika, berriz, Shanti Basaurik konposatu du. «Julenen testuek eragiten naute musika egitera», aitortu zuen atzo. «Metro hori, ez dakit zergatik, Bilbon kokatzen nuen. Horixe falta zitzaion obrari, Arriagara etortzea», gaineratu zuen. Funtzioan bertan, zuzenekoa izango da musika eta Basauriz gain, Aritz Urrutia, Ernesto Ruiz, Lander Etxebarria, Malen Zobaran eta Naia Gomez arduratuko dira soinu bandaz.
«Cumplimos veinte años y a pesar de la crisis para nosotros está siendo un año feliz porque hemos tenido varios regalos», expresó ayer Arantxa Goikoetxea, la directora de actores de «Sueños de un metro». El primero de los regalos, el poder empezar el año con el estreno de esta obra en Euskalduna de Bilbo. El segundo, el premio Max que recibieron por «Superplast» y, en tercer lugar, las funciones que tendrán en el Teatro Arriaga a partir de mañana. Pero lo cierto es que Hortzmuga realizará únicamente una función abierta al público. El resto estará destinada a escolares y, por ahora, no tienen programada ninguna más. La crisis ha obligado a apretar el cinturón a los programadores quienes parece que prefieren no arriesgar con obras en euskara.
Planes estratégicos, es lo que han pedido, en este mismo sentido, esta semana en Nafarroa los profesionales de la cultura. La Escuela Navarra de Teatro se vio en la obligación de tener que cerrar pero, finalmente, tras el debate de enmiendas que tuvo lugar en el Congreso de los Diputados de Madrid, recibirá la cantidad de 330.000 euros que ayudará, por lo menos, a seguir con su labor un curso más.
«Una tirita bien puesta puede ser una medalla para muchos, pero no es la solución», decía el «clown-municado» de alumnos y ex alumnos de la ENT que el jueves salieron a la calle para protestar y promover un «Manifiesto por la Educación y la Cultura». Además, distintos colectivos culturales pretenden convocar una manifestación para el 21 de noviembre en Iruñea. A. A.
«Eraikitzen dira harresiak, arrazoi politiko, ekonomiko eta sozialengatik, baina arrazoi guztiak puntu berera iristen dira: Pertsonen arteko ezberdintasunak are gehiago ezberdintzera», esan zuen Gabiriak.
Titulua: «Metro bateko ametsak».
Konpainia: Hortzmuga.
Lekua: Arriaga antzokia, Bilbo.
Eguna: Azaroaren 15etik 18ra.
Ordua: 19.00 (igandea), 10.30 (astelehenetik asteazkenera).