GARA > Idatzia > Ekonomia

Instituzioen kontsumoak EAEko ekonomiaren atzeraldia leundu du

EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) %0,1 murriztu zen urteko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino bederatzi hamarreko gutxiago. Instituzioek suspertutako kontsumoak arindu zuen atzeraldia, familien eta enpresen kontsumoak ez baitzuen gora egin<.

GARA |

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Barne Produktu Gordina (BPG) %4 jaitsi zen urteko hirugarren hiruhilekoan iazko epe berarekin alderatuta, Eustateko datuen arabera. Datu hori aurreko hiruhilekokoa baino lau hamarreko baxuagoa da.

Aurreko hiruhilekoaren aldean jaitsiera %0,1ekoa izan zen. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoan baino gutxiago jaitsi zela, bederatzi hamarreko gutxiago hain zuzen. Urteen arteko aldaketaren arabera, Arabako BPGa izan zen jaitsiera handiena izan zuena (-4,6%) eta Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsiera %3,9koa izan zen. Bestalde, iaztik 9.000 lanpostu galdu dira.

Baina aurreko hiruhilekoaren aldean, Gipuzkoako ekonomiak datu positiboak erakutsi zituen. Izan ere, %0,3 igo zen, Bizkaikoa, aldiz, %0,3 jaitsi zen eta Arabakoa, %0,2 .

Gauzak horrela, Gipuzkoa eta Nafarroa zenbaki gorriak atzean uzteko bidean daude, aurreko astean argitaratutako datuen arabera, hirugarren hiruhilekoan Nafarroako BPGa %0,5 hazi zen-eta. BPGa batez ere industrian (-%11,3) eta eraikuntza sektorean (-%4,9) jaitsi da, iazko datuekin alderatuta. Kontsumo pribatuaren (%-4,3 urteko tasan eta %0,7 hiruhilekoan) eta inbertsioaren jaitsiera (-%8,3 eta -%0,1) izan dira BPGa jaitsi duten eragile nagusiak. Administrazioek suspertutako kontsumoak, berriz, %3 gora egin du eta horrek sustatu du ekonomia.

Lakuako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun sailburu Carlos Aguirrek azaldu zuenez, BPGa hirugarren hiruhilekoan %0,1 jaisteak «Euskadi krisitik ateratzen ari dela erakusten du. «Zikloaren fase baxuena atzean utzi dugu», esan zuen. Halere, ez du uste urteko azken hiruhilekoko zenbakiak positiboak izango direnik.

familien kontsumoa

BPGa %0,1 jaitsi zen hirugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean eta %4 iazko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Familien kontsumoa eta inbertsioa dira EAEko ekonomiaren galgak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo