GARA > Idatzia > Euskal Herria

EAJren «ustelkeria» salatzeko, udalbatza, gaur Legorretan

GARA |

Etxez etxe banatutako orri batean EAJk Legorretako Udalari «ustelkerian aritzea» leporatu ondoren, udalbatza berezia deitu du gaurko herriko korporazioak. Hitzordua arratsaldeko 19.30ean izango da Udalean, eta bertara deituak daude herritarrak, ezker abertzaleko bost zinegotzi eta EAJtako laurak bezala.

EAJk ezker abertzalea garaile atera zen herri korporazioaren kontra egiten duen lehen aldia ere ez da. Izan ere, «Legorreta» edota «ate-joka» izena duten EAJren esku-orrietan, behin baino gehiagotan jaurti ditu Udalaren kontrako akusazio larriak.

Gaur aurkeztu eta bozkatuko duten mozioan egindako salaketa zuzentzeko exijituko diote EAJri, eta horrez gain, EAJko zinegotziek euren kargutik dimititzeko eskaria egingo dute, aurreko legealdian «prebarikazio eta influentzia trafiko delituetan izandako parte-hartze eta erantzukizunagatik».

Dimisioaz gainera, Legorretako alkateak Tolosako epaitegian salaketa jartzeko beharrezkoak dituen ahalak eskuratzeko eskaera ere egingo du gaur arratsaldean egitekotan diren udalbatzan.

Eta mozioa onartuz gero, datorren astean bertan joko dute epaitegietara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo