GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Eldua-Azkarate familia

Gazteak zaretelako eta herria maite duzuelako

Egun bakan batzuk igaro dira eta nola nabari den zure hutsunea. Ateko soinua, atetik sartzen zarenean eta «kaixo!» alai batez agurtzen gaituzunean, ondoren, zer moduz gauden galdetzen diguzu eta egunean zehar gertatu zaizunaren berri ematen diguzu. Zure abesti kuttuna, «tenía tanto de darte» etengabe errepikatzen jartzen duzunean bezala, buruan bueltaka dabil gure kezka eta etengabe errepikatzen dira galdera berak gure barruan: Nola egongo ote da? Zer gertatuko da? Zein tratu jasango du? Maialen, ez zaude bakarrik, ez zaudete bakarrik. Familiakoak, lagunak, auzoko jendea, ikastolako umeak, Unibertsitateko lagunak eta abar, ondoan dituzu. Jakin dezatela gazteak zaretelako eta herria maite duzuelako zaudetela zaudeten bezala. Gure arteko maitasuna ez dute apurtuko, ez Marlaskak ez inork, eta jakin, atzo, gaur eta beti edukiko gaituzula harro; maitagarria, alaia, langilea, ikasle ona eta bihotz onekoa zarelako. Aupa Maialen eta lagunak. Animo eta muxu handi bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo