GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

La Romaredara bisitan

Gola garesti egongo da

Gorritxoek ezin izango dute Pandiani zelairatu eta Zaragozak ez dauka osasunez ondo dagoen aurrelaririk.

p039_f01_555x555.jpg

Jon ORMAZABAL

Gola ei da futbolaren saltsa eta talde handiek, fitxaketak egiterakoan garestien ordaintzen dutena horixe da, aurkariaren atearen aurrean hutsik egiten ez duten jokalariak. David Villaren baimenarekin, Savo Milosevic izan da bai Osasunak eta bai Zaragozak euren taldeetan izan duten golegilerik eraginkorrena eta serbiarrak bi taldeak utzi zituenetik, nabariak izan dira batak zein besteak golak egiteko izan dituzten arazoak. Bihar Romaredan jokatuko duten partidan inoiz baino nabarmenagoak izango dira hutsune horiek, Camachok eta Marcelinok zailtasun handiak baitituzte hamaikakoan jokalari aurreratuenak aukeratzeko.

Partizaneko lehendakaria izan nahi duen Milosevicek alde egin zuenetik, gorritxoek egin dituzten zenbait apustu, Dady, Portillo, Pandiani, Nico Medina, Aranda, Kike Sola eta abarri aukerak emanez, baina oraingoz uruguaiarra izan da golak sartzeko abilezia eta jarraikortasuna erakutsi dituen bakarra. Zaragozan, ordea, Pandianik ez du jokatzeko aukerarik izango zigortuta dagoelako, eta hori dela-eta, Camachok beste aukera batzuk probatu beharko ditu.

Numantzian egindako lan onaren ostean, Murtziako entrenatzaileak ondo ezagutzen zuen Carlos Aranda izan da aurtengo apustua, baina andaluziarrak oraingoz ez du Sorian emandako maila eskaini eta ohiko irregulartasunera itzuli da. Aukerak izan arren, bi gol baino ez ditu sartu jokatutako bederatzi partidetan. Malagakoa bera da bere errendimenduarekin gustura ez dagoen lehenengoa, eta atzoko prentsaurrekoan argi onartu zuen: «Hainbat partida daramatzat golik sartu gabe eta bada garaia bakarren bat egiteko!».

Astean zehar egindako proben arabera, Camuñasek ordezkatuko du Romaredan Pandiani, eta Arandaren ustez ondo moldatuko dira, nahiz eta uruguaiarra izan den orain arte gorritxoen jokalaririk onenetako bat. «Pandianik arrisku handia sortzen du, lana egiten du eta gola dauka. Beraz, hutsunea garrantzitsua izango da, baina beste jokalari on asko dago taldean. Entrenamenduetan probak egiten ditugu, eta denok ondo konpontzen gara elkarrekin, baita Camuñas eta biok ere. Oso ondo moldatzen naiz berarekin, jokoaren gorabeherez oso ondo ohartzen delako eta azken paseak ematen oso ona delako. Irteten dena irteten dela ere, dena eman beharko du, futbolean lehendabizi lana egin behar baita, eta hala irteten dira gauzak», azaldu zuen.

Erabaki honekin argi geratu da Camachok dagoeneko ez duela inolako konfiantzarik Javier Portillorengan eta Aranjuezeko aurrelariak Iruñeko taldean emandako azken egunak izan litezke honakoak. Gauzak horrela, hasiak dira berari buruzko zurrumurruak, eta Cartagenako egunkari batek atzo publikatu zuenez, Bigarren Mailan denboraldi bikaina osatzen ari den taldera joan daiteke neguko merkatuan. Murtziarrez gain, Celtak eta Herculesek ere euren interesa erakutsi dute Osasunan espero zena eman ez duen aurrelaria berenganatzeko. Beste informazio batzuen arabera, Alacanteko taldeak 750.000 euro eskaini omen dizkio jokalariari denboraldia amaitu arte euren elastikoarekin jokatzeagatik.

Ewerthonen zain

Zaragozan ere ez daude aurrelariak oparitzeko moduan eta Marcelino entrenatzailea Ewerthon brasildarraren osasun egoeraren zain dago biharko hamaikakoa erabakitzeko, izan ere, ez baitu sasoian den beste aurrelari petorik. Orain artean titular izan den Arizmendik ez dauka jokatzerik zuntz haustura bat izan duelako, eta Braulio, berriz, ez dago partida bat jokatzeko moduan orkatilan lesio larri bat izan, eta osatzen ari delako.

Aragoikoen entrenatzailea beti izan da bi aurrelari zelairatzearen aldekoa, baina biharko partidarako erabakiak hartu beharrean dago. A gripea duela ezeztatu ostean, Ewerthon brasildarrak atzo egin zuen asteko lehen entrenamendua gainontzeko taldekideekin, eta ikusi egin beharko da bihar hasieratik jokatzeko moduan den. Printzipioz, Marcelino sekula ez da izan asteko saio guztietan izan ez den jokalaria zelairatzearen zale, baina oraingoan egoerak hori egitera behartu dezake.

Buruan darabiltzan aukeren artean, Lafita erdilaria aurrelari bezala zelairatzea dago. Deportivoko jokalari ohia trebea da golak sartzen, baina sekula ez da izan bere taldeetako erreferentzia. Atzetik iritsita egin ditu golik gehien Lafitak eta bere lana desberdina litzateke, baina gorritxoek argi ibili beharko dute.

Nico Medina encuentra acomodo en el Castellón

Osasuna y el C.D. Castellón llegaron ayer a un acuerdo definitivo para la cesión del delantero chileno Nico Medina al conjunto castellonense hasta el próximo 30 de junio de 2010, según informó el club rojillo en su página web.

Con ésta ya son tres las cesiones sufridas por Medina tras las firmadas con el Eibar y el Huesca en los dos últimos años. El delantero de Osasuna se encontraba actualmente sin ficha ni dorsal debido a que el cupo de jugadores extracomunitarios del equipo se cerró al comienzo de la temporada. A pesar de que en Osasuna no ha jugado ningún partido oficial, en Castellón lo ven como un refuerzo importante e incluso podrían hacerle debutar mañana mismo. Según el secretario técnico albinegro, Dani Barroso, «es un recambio de garantías para el lesionado Tabares y será un hombre importante en el equipo. Es un futbolista joven, que hizo muy buenas cosas en el Mundial sub-20 de Canadá, pero al que su condición de extracomunitario y su juventud le han perjudicado».GARA

PORTILLO

Aranjuezekoak ez du Camachoren konfiantzarik eta talde berri baten bila ari da. Cartagenan aurreakordio bat dutela diote, baina Herculesek 750.000 euro eskaini omen dizkio. Celtak ere interesa agertu du.

El filial recibe al Lugo en el estadio de El Sadar

El filial rojillo recibirá esta tarde, a partir de las 17.00 al Lugo, pero lo hará extraordinariamente en El Sadar y no en Tajonar como viene siendo habitual. La entrada ante el equipo gallego, quinto con sólo tres puntos más que los navarros, será gratuita para el público.

Ewerthon

Brasildarra da Marcelinok zelairatzeko moduan daukan aurrelari bakarra, nahiz eta atzo egin zuen lehen entrenamendua, behin gripea osatuta. Lafita aurrelari gisa zelairatzea da entrenatzaileari geratzen zaion beste aukera.

La Romareda no es un campo muy propicio

La Romareda no es un campo muy propicio para Osasuna, que ha puntuado tres veces en las últimas once visitas al campo zaragocista. Fue en la temporada 1990-91, con un empate a cero, y en la 2001-02 y en la 2006-07 en que logró sendos triunfo por 0-1 y 1-2, respectivamente.

El partido ha sido declarado de alto riesgo

La comisión española antiviolencia ha declarado el partido de mañana entre el Zaragoza y Osasuna como de alto riesgo, por lo que habrá mucha mayor presencia policial. Las relaciones entre los aficionados rojillos y los ultras de Ligallo son especialmente tensas y conflictivas.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo