GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Basque Country Pharaons eta Super Big Mamma, Txapa Irratiko kontzertuan

GARA | GASTEIZ

Txapa Irratiak bere hedabide lanaz gain, urtean zehar antolatzen dituen kontzertuengatik ere ezaguna da. Aurten, gainera, 25. urteurrena ospatzen dabiltza buru-belarri. Ospakizun horren barruan, datorren abenduaren 19an, 23.00etatik aurrera, Basque Country Pharaons eta Super Big Mamma taldeen kontzertua antolatu dute Bergarako gaztetxean. Arrosa sarearen bidez azaldu dutenez, Basque Country Pharaons Iruñeko laukotea da, Punka, rock & rolla, heavya eta soula nahasten dituena «zuzeneko dibertigarri eta eroetan»; oholtza gainean, Pogues, Creedence, Dictators, Grand F. Railroad eta Wilson Picket-en kanten bertsioak jotzen dituzte eta luzaroan egon dira kontzerturik eskaini gabe. Beraiekin batera, Iruñeko Super Big Mamma talde berria arituko da. Azkenik, Txapa Irratian kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da, uhinen eta Interneten bidez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo