GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

«FRANCE FOOTBALL» ALDIZKARIAK EMATEN DU

Urrezko Baloia Messirentzat, nahiz eta Bartzelonak egindako jokoa saritu den

p035_f02_666x666.jpg

GARA | PARIS

Bartzelonak azken urte eta erdian egin duen joko apartak bere isla izan du astearte goizaldean «France Football» aldizkariak ezagutzera eman zuen Urrezko Baloiaren sailkapenean. Lionel Messi argentinarrak alde nabarmenarekin lortu du aurreneko postua, izan ere, 1956an sariketa martxan jarri zenetik, inork ez zuen horrenbeste punturekin irabazi (473). Cristiano Ronaldo bigarren sailkatuari 240 puntuko aldea atera dio, eta Bartzelonaren nagusitasuna argi geratu da Xavik eta Iniestak, hurrenez hurren, lortu dituzten hirugarren eta laugarren postuekin. Are gehiago, sailkapenari akatsen bat bilatzekotan, lehen hiru postuak Bartzelonako hiru jokalari horientzat ez izatea aipatu liteke. Messik 22 urte besterik ez ditu eta dagoeneko 3 Liga, 2 Txapeldunen Liga, Kopa eta Europako Superkopa irabazi ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo