GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Gaurtik aurrera, Ondarroako Kafe Antzerki Jardunaldien XII. edizioko sei saioak

GARA | ONDARROA

Bost egunetan sei saio ikusteko aukera izango da gaur hasi eta abenduaren 8an bitartean ospatuko diren Ondarroako Kafe Antzerki Jardunaldien 12. edizioan. Egitasmo honen antolatzaileek publikoaren ohiturak aintzat hartuta, lanak jende gehien bildu ohi den lekuetara eramatea erabaki dute.

Egitarauari dagokionez, gaur, 20.00etan, Jabier Barandiaranen «Pepino ustelak (hozkailuan)» antzezlana izango da Maddi tabernan. Bihar, Kafe Antzokiak Kuko, Truko eta Bolenwaider hirukotearen haurrentzako «Taulara» lana eskainiko du eta 19.00etan, Basati Pizzerian, Teatro Inciertoren «Mas Eppur si Muove (y sin embargo se mueve)» antzezlana taularatuko da. Igandean, Kafe Antzokian, Txalo Produkzioak konpainiak «Ate Joka» eskainiko du eta 20.00etan, Txirene antzerki taldearen «Ogiyik Karri Etzun Semia» antzezlana izango da ikusgai Mobby Dicken. Azkenik, 8an, Kafe Antzokian, «Euskarazetamol» antzezlana eskainiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo