GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Durangoko Azokak, euskararen onena erakusteaz gain, mugak ere azaltzen ditu

Urtero legez, ailegatu da data. Gaur hasten da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, euskal literaturaren eta musikagintzaren bilgunea, sortzaileentzat gune dena, argitalpen industriaren egoera ikusteko parada... eta, beste ezeren gainetik, lau egunez euskaltzaleen kezken erakustoki bihurtzen den ekimena, euskararen etorkizunaz eta erronkez hitz egiteko agertoki ezin hobea.

Gaur egun kezka hauek ez dira gutxi, inondik inora, euskararen aurkako erasoek ez baitute etenik. Areago, alor askotan gora egin dutela ere baiezta daiteke. Hor daude, besteak beste, «Egunkaria auzia», ereduen eztabaida irakaskuntzan, euskarazko komunikabideentzako diru laguntzen etetea, argitalpenen alorrera ere heldu den krisi ekonomiko orojalea... Euskal munduaren bertuteez gain, herri txiki honen mugak ere erakusten baititu Durangok. Gaur, GARAko orrialdeotan, Edorta Jimenez idazleak hauei eta beste mila konturi begirada kritikoa botatzen die.

Nolanahi ere, gaur hasiko da Azoka eta festa eguna da. Horrexegatik, liburuak eta diskoak gainbegiratu edo erosteaz gain, urtetik urtera ikusten ditugun lagunekin elkartu eta horiekin trago batzuk hartzeko aitzakia ona da Durango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo