GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

TXONTXONGILOAK

Titirijaik aurtengo 27. edizioan TO.PICen eskainiko ditu lehenengoz emanaldiak

Irangan astelehenean hasi eta datorren igandera arte iraungo du hogeita zazpigarren Titirijai txotxongilo jaialdiak, inauguratu berri den Tolosako Topic zentroan. Aurten gainera estreinakoz emanaldi eta ikuskizunak kultur etxean, Leidor antzokian eta Gorosabel aretoan izateaz gain, TO.PIC zentroan ere izango dira ikusgai. Bihar, arratsaldeko 18.00etan, hasiko dira ikuskizunak, Farres Brothersen eskutik, «El Rey de la Casa» lanarekin. Helduek ere izango dute parada, 20.30ean TO.PICen emango baita «Perseo» Kanadatik. Larunbatean eta igandean 11.30etik aurrera Tolosako aretoetan Portugal, Korea edo Kataluniako lanak ikusi ahal izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo