GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

KATALUNIATIK

Inadaptats ezagutu genituen, eta Eina bihurtuta datoz orain bueltan

Inadaptats musika taldea osatzen zutenek Eina hartu dute izena, «aro berri bati ekiteko». Hasi berri duten ibilbidearen lehenengo fruitua iragan maiatzean kaleratutako diskoa da, «L'art de la guerra» deitutakoa. Bertan aurreko taldeak egiten zuenarekiko «aurrerapauso garrantzitsua nabari da»; metal, hip hop eta punkaren ildoa ez dute baztertu hala ere. CD-liburua ere kaleratu dute eta «heldutasun maila» erakusten dute lanean, garapen artistiko nahiz pertsonalaren emaitza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo