AHTren auzia bideratzeko bitartekaria eskatu diote Fillon lehen ministroari
GARA
Jean Grenet Baionako auzapez, diputatu eta Baiona-Angelu-Biarritz (BAB) hiri elkargoko presidentearen eskaerari jarraiki, AHTri babesa eman dio François Fillon lehen ministroak. Hego Lapurdiko presidente Michel Hiriartek, bide berriaren kontra dauden hiru herri elkargoetako bozeramaileak, gutuna idatzi dio Filloni, egitasmoa atzeratzeko eta beren ikuspegia kontuan izango duen bitartekaria izendatzeko eskatuz.
Fillonek joan den ostira- lean Greneti igorritako gutunean ezer berririk ez dagoela nabarmendu dute Hiriartek eta CADEk, AHTren kontra dagoen elkarteak.
Azpiegitura berriari buruz Fillonen eta Michele Alliot-Marieren iritziak kontrajarriak izatea «buruzagien arteko borroka» dela esan du Grenetek. CADEk, ordea, bi buruzagien arteko ezadostasunak ez direla egitasmoa gauzatzeko traba izango eta hortaz gizartearen borroka beharrezkoa dela berretsi du.