GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ipar Euskal Herriko lizeoak hezkuntza erreformaren aurka mobilizatu dira berriz

p022_f03.jpg

GARA | BAIONA

Atzokoa protesta eta mobilizazio eguna izan zen Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetako lizeo askotan. Cantau, Malraux eta Lauga lizeoetan bezala, Beñat Etxepa- reko ikasleak ere mobilizatu ziren. Bertako Ikasi eta Irauli taldeko gazteek prentsari dei egin zioten mobilizazio horien berri emateko.

Bihar, gainera, goizeko 10.30etan, manifestazioa egingo dute Baionako tren geltokitik abiatuta.

Nicolas Sarkozyk aurreikusitako hezkuntza erreformak aurreko ikasturtean mobilizazio handiak eragin zituen Euskal Herrian eta Estatu osoan, eta protesta horiei esker erreforma urtebetez geldiaraztea lortu zen.

Erreforma «arindu» hau «kanpotik polita dirudien arren, mamiari so eginda beste gauza bat da, burutu ezinezko proiektuak, lanpostuen murrizketa (60.000), ordu gutxitzea eta beste hainbat eremu» ukitzen dituela salatzen du Ikasi eta Irauli taldeak.

Pertsona guztiak deituak

Sindikatuak ikasle, irakasle, guraso eta norbanako guztiei manifestazioarekin bat egiteko deialdia zabaldu du. «Azken urteotan Ipar Euskal Herriko lizeoetako ikasleek hainbat erreforma ikusi dute, baina horien xedea ez da egungo hezkuntza sistema hobetzeko dauden behar argiei erantzutea, ezta irakasleen, pedagogia taldeen eta lizeoetako ikasleen beharrei erantzutea ere», salatu zuen ikasleen sindikatuak.

Ikasi eta Irauli taldearen aburuz, erreforma berri hau irakasle lanpostu murrizketaren alde negatiboak txikitzeko bidea besterik ez da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo