Departamenduak 188 milioiko aurrekontua izango du 210erako
GARA |
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak heldu den abenduaren 17an eta 18an osoko bilkura eginen du, eta, 2010eko aurrekontua onartuko dute bertan. Horren karietara, Max Brisson UMPko buruzagiak agerraldia egin zuen atzo. Azaldu zuenez, orotarat 188 milioi euroko aurrekontua erabiliko du Departamenduak heldu den urtean. Brisonnek aipatutako gaien artean AHT egitasmoa zegoen, eta horri bultzada emateko Estatuarekin negoziaketak burutuko dituztela baieztatu zuen.
Azpiegitura hori aurrera eramatea dutela helburu gaineratu zuen, baina egun «hainbat irizpide» gaurkotu behar direla azaldu zuen Brissonek. Abenduaren 18an Kontseilu Nagusiak eginen duen bilkurari begira Jean Castaing, egiturako burua, «Estatuarekin burutzen dugun negoziaketaren emaitza aurkezteko» gai izanen zenetz ez zekiela gaineratu zuen Max Brissonek.