GARA > Idatzia > Ekonomia

Lanuztea egingo dute gaur Euskarabideko irakasleek, beren lan baldintzak defendatzeko

p021_f02.jpg

GARA |

Euskarabideko euskara teknikariek, euskara irakasle aritzen direnek, bi orduko lanuztea egingo dute gaur, «ezarri» nahi dizkieten lan baldintzak salatzeko. Elkarretaratzea ere egingo dute. Atzo azaldu zutenez, lanean daramatzaten 21 urteetako «okerrena» izango da beraien lan esparrua, foru-agindu zirriborroan jasotakoaren arabera.

Mahai sektoriala foru-agindu hori aztertzen ari da. Hainbat sindikatuk horren kontrako jarrera azaldu dutela zehaztu zuten langileek, eta arau hori baztertzeko dituzten arrazoiak ere aipatu zituzten, hala nola ordutegi eta egutegiari dagokienez, lan baldintza «nabarmen okerragoak» dakartzala, beren baldintzekin parekatu daitezkeen Administrazioko beste euskaltegi eta lehen hezkuntzako zentroetako irakasleen baldintzak kontuan hartuta.

«Foru-agindua bere horretan onartuz gero, egun baino 12 egun gehiago lan egin beharko dugu, eta Zubietako irakasleek baino 13 egun gehiago». Gainera, foru-aginduaren zirriborroak hezkuntza zentroaren oinarrizko egitura ukatzen duela salatu zuten, eta horren arabera, «ez dugu zuzendaririk ez ikasketa bururik izango» eta klaustroa ere desagertuko da. «Prestatzaileak besterik ez gara izanen, horren ondorioz, didaktikan hartuko diren erabakietan ez dugu inolako parte-hartzerik izanen».

Euskarabideko teknikariek egiten duten «lan dozentearen araberako baldintzak izateko eskubidea» aldarrikatzen dute. Horrekin batera, Xabier Azanza zuzendariak eta Julen Calvo Prestakuntza Zerbitzuko zuzendariak duten «jarrera autoritarioa» salatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo