GARA > Idatzia > Mundua

AEBen «erasoaldiaren» aurrean batasuna aldarrikatu dute ALBAko partaideek

Ameriketako Estatu Batuek beren «atzeko patioa» berreskuratzeko hasi duten «nagusitasun erasoaldiaren» aurrean, batasunaren aldeko hautua berretsi zuten Amerikarako Alternatiba Bolivartarra osatzen duten herrialdeek, Habanan egindako goi bileran, atzo amaitu zena.

p021_f01_199x108.jpg

GARA |

Atzo amaitutako ALBAren goi bilerak argi utzi zuen Ameriketako Estatu Batuen eta Latinoamerikako herrialde ezkertiarren arteko tentsio mailak gorako bide nabarmena daramala.

«Bi indar historikoren arteko konfrontazioa areagotzen ari da», adierazi zuen Kubako presidente Raul Castrok, Habanan eginiko batzarraren hasierako hitzaldian.

«Alde batetik, menpekotasuneko eredu politiko eta ekonomikoa dago, elitista eta hurrupatzailea, kolonialismo eta neokolonialismoaren oinordekoa dena eta inperioaren interesen menpe dagoena», azaldu zuen.

«Bestalde, diskriminatuak eta desjabetuak izan diren klaseak ordezkatzen dituen indar iraultzaile eta aurrerakoien garapena dago», gaineratu zuen.

Kolonbiak eta AEBek sinatu berri duten hitzarmen militarra jarri zuen Castrok adibide gisa. «Nagusitasun erasoaldia» zela esan zuen agintari kubatarrak, akordioa definitzeko.

Hugo Chavezek, aldiz, gogor kritikatu zituen Hillary Clinton estatubatuarren Estatu Idazkariak egin berri dituen adierazpenak, alegia, Latinoamerikako herrialdeek Iranekin harremanak sendotzea «oso ideia txarra» dela adierazi izana Clintonek.

«Mehatxu argia da», esan zuen agintari venezuelarrak. «Indar aurrerakoiak gelditu eta `atzeko patioa' berreskuratze aldera inperioaren erasoaldiaren zantzu argiak dira. Horren aurrean, guk, adostu dugunari jarraituz, ALBA indartu behar dugu, eta alde guztietan aurrera egin: bai ekonomikoki eta bai politikoki», zehaztu zuen.

Herrialdeen arteko harreman ekonomikoak sendotzeko deia egiteko oso une aproposa da, ALBA osatzen duten kide gehienak atzeraldi ekonomikoa jasaten ari baitira.

Elkarlanaren garrantzia

Herrialdeen arteko elkarlana krisi ekonomikoaren eragina leuntzeko baliagarria izan daitekeela aldarrikatu zuen Raul Castrok, beraren ustez, krisialdiaren amaiera oraindik urrun baitago: «Guztiok batera baldintza hobeak izango ditugu krisiari aurre egiteko, ALBAko herrialdeen merkatuek duten potentzialtasunaz baliatuz».

Venezuelak, esaterako, erakundearen ekonomiaren %70 ordezkatzen du, eta daukan petroliotik eratorritako aberastasunak herrialde aliatuen artean banatu ditu, osasun publikoko edota alfabetatze programak abian jartzeko, herrialdeotako milioika lagunen mesedetan.

Chavezen aurkakoen iritziz, honek petrolioa merke banatzen du AEBen aurrean bere nagusitasuna sendotzeko asmoz. Haren aldekoek defendatzen dute, ordea, Latinoamerika bere baliabide eta ondasun naturalak bertako herrien eta herritarren mesederako erabiltzen ari dela, mende askotan aurreneko aldiz.

FIDEL CASTRO

Kubako agintari ohia Habanako bileran agertuko zela esan bazuten ere, ez zen hala izan. Haren anaia Raulek beraren partez agurra helarazi, eta Fidel bilera «gertutik jarraitzen» ari zela azaldu zuen.

El ALBA reitera su rechazo al proceso electoral de Honduras

«Ratificamos que no reconoceremos estas elecciones ni el Gobierno que se instale (...) El presidente de Honduras es Manuel Zelaya», manifestó el mandatario venezolano, Hugo Chávez, a la conclusión de la primera jornada [el domingo, madrugada en Euskal Herria] de la cumbre que tuvo lugar en La Habana.

En declaraciones realizadas ante los medios de comunicación, explicó que los gobernantes y representantes de los países de la Alianza Bolivariana escucharon una «conmovedora» intervención de Patricia Rodas, canciller del presidente legítimo Manuel Zelaya, sobre la situación en su país.

«El golpe no fue solamente contra Honduras, fue contra el ALBA», agregó y advirtió de que «ahora están tratando de cercar a Nicaragua».

«El imperio -dijo en alusión a Estados Unidos- está tratando de recuperar lo que llama su patio trasero y, en primer lugar, Centroamérica».

Añadió que Washington trata de «derrocar a Daniel Ortega» y que «la estrategia del imperio es clara» desde que en Honduras «golpeó por el flanco más débil» de la Alianza. GARA

KOPENHAGE

Habanako goi bileran, Kopenhageko klima aldaketari buruzko bilkuran herrialde aberatsak salatzea adostu zuten, munduko biztanleriaren %80 azpigarapenean eta pobrezian bizitzera kondenatzeagatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo