GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hezkuntza erreforma salatzeko, 800 bat ikasle bildu dira Baionan

GARA

Hezkuntza erreformaren aurkako mobilizazioak, berriz ere, lizeoetako ikasleak kalera atera zituen atzo. Baionako geltokian hitzordua emana zutela, Maule, Baiona eta Donibane Lohizunetik bertaratutako ikasleek herriko karrikak zeharkatu eta San Leoneko errotondarainoko bidea egin zuten erreformaren aurkako aldarrikapenak zabalduz. Estatu mailako deialdiarekin bat egin zuten.

CGT eta LAB sindikatuetako irakasle talde bat ere batu zitzaien. Manifestazioaz gain, ikastetxeetako blokeoak ere finkatuak zituzten.