GARA > Idatzia > Kultura

IKUSKIZUNA

Motown zigiluaren musika beltza omenduko dute Donostian eta Bilbon

«Motown. The show» ikuskizuna gaur Donostiako Kursaalen eta hilaren 8an Bilboko Euskaldunan izango da ikusgai. Motown bereziki musika beltza landu zuen diskoetxe estatubatuarra da. 1959an sortu zen Detroiten, bere garaiko onena bildu zuen, eta Stevie Wonder, Marvin Gaye, Diana Ross & The Supremes eta The Jackson 5 elkartu zituen, besteak beste. Hirurogeiko hamarkadan izan zuen urrezko aroa, Motown Sound sendotu baitzuen; bere soinu propioa. Soinu horrek, beste guztiengandik bereizteaz gain, nortasun bakarra eman zion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo