Ia milioi bat bidaiari gehiagok erabili dute Lurraldebus zerbitzua 2009an
Ia milioi bat bidaiari gehiagok erabili dute Lurraldebus zerbitzua 2009an Gipuzkoako Mugikortasun diputatu Arantza Tapiak jakinarazi duenez. Aldi berean, aurten Renfe eta Euskotrenerako txartel bakarra abian jartzea espero duela iragarri zuen.
GARA
Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun eta Antolamendu diputatu Arantza Tapiak 2009an Lurraldebus zerbitzua erabili zuten bidaiarien datuak ezagutzera eman zituen atzo. Tapia baikor agertu zen agerraldian eta aurreko urtearekin alderatuta Gipuzkoako autobus publikoen zerbitzuan ia milioi bat bidaiari gehiagok bidaiatu dutela adierazi zuen.
Hain zuzen ere, 18.130.000 bidaiari izan dira Lurraldebus zerbitzua erabili dutenak eta, Tapiak esan zuenez, datu adierazgarria da, garraio publikoaren erabilpenean hazkundea izan duen lurralde bakarrenetakoa baita Gipuzkoa.
Bere iritziz, honek azken urteetan aurrera eraman dituzten mugikortasun politikak herritarrek «ondo hartu» dituztela erakusten du. Ildo horretan, Gipuzkoako Aldundiak autobus, geltoki eta markesinetan «hobekuntzak» egiten jarraituko duela ziurtatu zuen «krisi ekonomikoa izan arren». Azaldu zuenez, «erabilgarriagoak eta eskuraerrazagoak» izatea da helburua.
Renfen eta Euskotrenen erabili ahal izango litzatekeen txartel bakarraz ere mintzatu zen Gipuzkoako Mugikortasun diputatua. Esan zuenez, «aspalditik» bi garraio enpresa hauen eskuetan dago egitasmoa eta «beti hitz onak eta aldeko jarrerak jaso ditugun arren» aurten «hitzetatik ekintzetara» igarotzea espero du.
Autobus-linea berria
Andoain, Urnieta eta Hernani Donostiako ospitalearekin batuko dituen autobus-linea berria aurkeztu zuen atzo Tapiak. 280.000 euroko gastua izango du eta 13 bidaia egingo ditu noranzko bakoitzean egunero.
Lehen bidaia 07.20ean abiatuko da Andoaindik eta azkena 21.20ean. Donostiako ospitaletik berriz, goizean, 08.15ean, aterako da lehen autobusa eta 22.15ean azkenengoa.
Zerbitzu berria 40.000 lagunek erabili ahal izango dutela esan zuen Mugikortasun diputatuak eta Gipuzkoako Aldundiak garraio publikoaren alde hartutako «konpromisoaren» erakusgarri dela.
Bestalde, informazioaren inguruko zerbitzuan ere hainbat hobekuntza egiteko asmoa dutela esan zuen. Horretarako, hala baimentzen duten erabiltzaile guztiek mezuak jaso ahal izango dituzte mugikorrean web orrialdean eskaintzen diren zerbitzuen inguruan.
Desde ayer los usuarios de los servicios del hospital de Baiona pueden utilizar gratuitamente la nueva extensión del parking situado en las cercanías del gimnasio de La Florida, a las orillas del río Errobi. Un autobús lanzadera, también gratuito, les permitirá realizar el trayecto hasta las instalaciones hospitalarias.
El servicio es fruto del convenio alcanzado entre el Sindicato de Transportes de la CABAB (Mancomunidad Baiona-Angelu-Biarritz) y el ayuntamiento de Baiona. Con esta nueva medida, los responsables institucionales esperan cumplir con dos objetivos principales.
Por un lado, disminuir el uso del vehículo privado para desplazarse al hospital lo que, debido a la escasez de aparcamientos en el recinto hospitalario, provocaba a diario importantes problemas en el barrio de Marracq y, por otro, impulsar el uso del transporte público.
El nuevo aparcamiento cuenta, tras la ampliación, con 200 espacios. Las lanzaderas que permitirán realizar el trayecto de 6 minutos hasta el hospital funcionarán de lunes a sábado, a partir del mediodía hasta el atardecer. El primero partirá a las 12.30 de La Florida y el último lo hará desde el hospital a las 19.30. A.M.
«Krisi ekonomikoa izan arren», Gipuzkoako Aldundiak autobus eta geltokietan «hobekuntzak» egiteko asmoa duela ziurtatu zuen Tapiak.