GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketa

Laskurain, urte berriari aurpegia aldatzeko prest

Soraluzeko atzelariak ez du 2009. urteaz oroitzapen onik, Binakakoan min hartu eta uda kaskar samarra osatu ostean. Dena dela, udazkenetik aurrera gora egin du eta jokoz ondo heldu omen da lehiara.

p039_f01_666x666.jpg

Jon ORMAZABAL

Bikotekide izango duen Sebas Gonzalezekin gertatzen ez den bezala, 2009a bukatu izana berri ona da Aritz Laskurainentzat, kirol alorrari dagokionez behintzat. Izan ere, iazko denboraldiak askoz gehiago izan zuen garratzetik gozotik baino, eskuko minaren erruz Binakako Txapelketa utzi beharrak eta udako torneo guztietatik kanpo geratu izanak balantzean pisu handia baitute. Dena dela, udazkenetik aurrera denak hobera egin du eta errebantxarako gogoz eta «urte berriari aurpegia aldatzeko asmoz» ekingo dio 2010ari eta bere hirugarrena izango den Binakakoari.

«Aurrekoa ahaztuta dago. Urtea ez da ona izan, batez ere nire helburuak Binakako Txapelketa eta uda direlako eta hain justu hor huts egin nuelako. Baina abuztutik aurrera ondo ikusi dut neure burua, lesioek atsedena eman didate, jokoa hartzen joan naiz eta irailaz geroztik gora egin dut», adierazi zuen atzelariak. «Txapelketara ondo heltzen naiz, batez ere azken bost hilabeteetan fisikoki lan gehiago egin dut, partidak jokatzen ari naiz jarraitutasunez eta jokoz ere nahiko une onean nagoela uste dut», gaineratu zuen.

Emaitzek baino, azken hilabeteetan pilotalekuetan erakutsitako joko mailak Soraluzekoaren esanak baieztatzen ditu eta, debutaren urtean Titinekin -finalera heldu ziren- eta iaz Xalarekin jokatu ostean, oso bestelako urtea izan duela esan daitekeen Gonzalezekin jokatuko du Binakakoa. «Sebas konfiantza handiz dago, lau eta erdikoan argi geratu da, baina hori baino urte osoko lana nabarmenduko nuke. 2009 biribila egin du, bai binaka bai buruz buru, udan ere joko handiz aritu zen. Sebas asko hazi da azken urteetan eta bikote ideala da».

Azkaingoa adina ez, baina bera ere hazi egin da, udan Ordizian Gonzalezen atzelari gisa jokatutako partida batean hondoa jo eta gero -Martinez de Irujo eta Goñi III.aren aurka 22-4 galdu zuten uztailaren 27an-. Emaitzak eta batez ere sentsazio txarrek, bere prestaketan aldaketatxo bat ematera bultzatu zuten. Ordura arte Igor Gutierrez prestatzailearen aginduetara izan ostean, gorputzari entzun eta bere kasara prestatzen hasi zen, ordura arte ikasitako guztiari jarraituz. «Antzera nabil, garai batean prestatzaile batekin ibili nintzen, orain neure kasa, baina entrenamendua berdintsua da. Hori bai, eguneroko lanean gusturago ari naiz», azaldu zion GARAri.

Finalerdiak jomugan

Ilusioa berreskuratuta, Laskurainek argi dauka txapelketa honetan zer nahi duen. «Helburua argia da, finalerdietarako sailkatzea. Hala ere, Binakakoa txapelketa luzea da eta orain Errege egunez lehen garaipena lortzea izango da helburua».

Pablo Berasaluze eta Aritz Begino izango dituzte lehen aurkariak, benetan arerio gogorrak. Atzo egin zen partida horretarako material aukeraketa eta Soraluzekoak bakarrik egin behar izan zuen, Gonzalezek ez zuelako Eibarren egoterik izan. Hala eta guztiz ere, Azkaingoan pentsatzen, lurrean asko dabiltzan pilota astunak aukeratu zituen.

Oinatz Bengoetxea pudo con Beloki en Tolosa

Aunque en pocos días tendrán que jugar como pareja en el campeonato, a Oinatz Bengoetxea y a Rubén Beloki les tocó enfrentarse en el estelar programado en Tolosa y la victoria cayó para el lado del delantero, que hizo pareja con Otxandorena, mientras que Ekaitz Saralegi fue el delantero del zaguero de Burlata.

El estelar de ayer en el Beotibar resultó brillante, duro y con mucho ritmo. Además se materializaron numerosos tantos en los cuadros delanteros. Prueba de ello son los 10 conseguidos por un Ekaitz Saralegi que volvió a demostrar un gran momento de forma y los trece firmados por Bengoetxea VI, el mejor del partido.GARA

behetik gora

«Urteko helburuak Binakakoa eta uda izaten dira eta hain justu hor egin nuen huts. Beraz 2009a ez da ona izan, baina azkenaldian gora egin dut eta jokoz ondo nagoela uste dut».

pilota aukeraketa

Sebastian Gonzalezek ez zuen atzo Eibarren egoterik izan, baina berari ondo doazkion pilota astunak, lurrean ondo ibiltzen direnak, aukeratu zituen Soraluzeko atzelariak.

Jaunarena y Mendizabal, favoritos en Sopela

Hoy se disputan en Sopela las semifinales del Elite de Cuatro y Medio, con los pronósticos favorables a Jaunarena y Mendizabal. En el primer duelo se revive la semifinal del Olazar entre Jaunarena y Albizu, mientras que en el segundo se miden Mendizabal y Beitia.

Iñaki Larrinaga debutará el viernes en Elorrio

El zaguero Iñaki Larrinaga debutará este viernes en el mundo profesional de la mano de Aspe. El zaguero de Elorrio, reciente campeón del DV en aficionados, debutará en casa en partido televisado, con Gonzalez de delantero ante Aritz Lasa y Fernando Goñi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo