Axel Hervelle hegal-pibot belgikarrak, Real Madrilek utzita, Bilbon jokatuko du denboraldia amaitu arte
Gaurtik bertatik, «ahal adina garaipen lortzeko goseak amorratzen»
Pero Antic pibotaren izena egunotan bueltaka ibili arren, Hervelleren iritsierak pasako du Marko Banic pibot gisa jokatzera. Bilboko taldeak «barneko joko txiki baina bizia» izango du. Charleroiren aurka Eurocupeko E multzoko lidertza bermatu nahi dute gaur gauean.
BILBAO BASKET-CHARLEROI
Arnaitz GORRITI
«Plazer bat da hona etortzea», adierazi zuen Axel Marie Gustave Hervelle Bizkaia Bilbao Basketen jokalari berriak bera aurkezteko prentsaurrekoan.
Jerome Moiso pibotaren ordezkoa Pero Antic izango zela zirudien, baina azken orduan Hervelle hegal-pibota ekartzea deliberatu zuen talde bilbotarrak. Real Madrilek utzita, jokalari belgikarra denboraldia amaitu arte beltzezko gizonetako bat izango da. Nahiz eta Maljkovicen eta Joan Plazaren taldeetan makina bat minutu eta partida izan dituen -hala, 2004/05 eta 2006/07 denboraldietako ACB Ligak eta 2006/07ko ULEB Kopa eskuratu zituen- Ettore Messinaren aginduetara ia ez du lekurik izan -Lavrinovic, Velickovic, Garbajosa eta Reyes ditu aurretik-; 16 jardunalditik 7tan baino ez du jokatu, eta beti ordezkoen aulkitik hasi ditu neurketak.
Aukera falta hori dela-eta, «garaipenak pilatzen hasteko gosez amorratzen» dagoela aitortu zuen. Jokatzeko baimena eskuratu duelarik, Spirou Charleroiren aurka gaur gauean debutatuko du.
«Badira bi urte titulurik ez dudala irabazi, eta horrek nire gosea handitzen du. Honek ez du esan nahi Eurocup-a irabazi behar dugunik, baina taldeko buruan gaude. Bestetik, lasterrera etxean Kopa jokatuko dugu; oso lehiaketa polita da eta ikusleen laguntzaz ezustekoa eman genezake», gaineratu zuen.
Bilbotarren fitxaketa berria ez da garaiegia, 2,05 metro neurtzen du, baina bai bizkorra eta borrokalaria Liegen duela 26 urte -maiatzean beteko ditu 27- sorturiko jokalaria. Txus Vidorretaren hitzetan, «barruko joko txikia baina oso indartsua izango dugu. Markota eta Axel izango dira hegal-pibotak eta, bada, Banicek eta Guardiak beteko dute pibot postua».
Jokalariak berak «defentsa, intentsitatea eta lana» emango zuela zin egin ostean, bizkaitarren entrenatzaileak berak berretsi zuen defentsako erreboteetan azkenaldian duten ahulezia konpontzeko ekarri dutela Hervelle. «Orain arte arerioek pick'n roll-etan ez digute min handirik eman, baina bai, ordea, defentsako errebotea zaintzerakoan. Hor asko lagun diezaguke», esan zuen Vidorretak.
Lidergoa bermatzera
ACB Ligako ibilera okerra albo batera lagata, Bizkaia Bilbao Basketek Eurocup lehiaketan, aurreneko faseko bosgarren jardunaldian, bilatu nahi du bere jokorik onena. 20.15etik aurrera, Spirou Charleroiri irabaziz gero, E multzoko lidergoa bermatuko luke Txus Vidorretaren taldeak.
Alabaina, Indautxuko entrenatzaileak kontuz ibiltzeko eskaria egin zuen. «Ez digute ezer ere oparituko, ACBko taldeon aurka motibazio handia izaten baitute aurkariek», esan zuen.
Durante la presentación del fichaje de Axel Hervelle y la previa al duelo que enfrentará a Bizkaia Bilbao Basket contra el Spirou Charleroi estuvo más que presente en el ambiente la mala situación liguera del combinado bilbaino, así como el importantísimo partido que los hombres de negro han de disputar el sábado que viene en Valladolid.
El técnico de Indautxu quiso remarcar la importancia de dejar por el momento el choque de la Liga ACB para después del encuentro de esta noche. «Parece como si regalaran las victorias en la Eurocup, o que ganamos porque los rivales de este torneo son muy malos, lo cual no es verdad. Si no pensamos exclusivamente en el próximo partido, tendremos problemas, que a su vez nos van a afectar en la propia liga», dijo.
Mientras Axel Hervelle se mostraba confiado en que «si gestionamos bien enero, podremos estar mucho más arriba al cabo de 3 ó 4 semanas», Vidorreta reconocía que «en este último mes de competición se nos ha juntado todo, sobre todo en estas tres derrotas estos siete últimos días; nosotros hemos perdidos y otros que estaban por debajo han ganado».
Ante ello, el entrenador bilbaino abogó por «simplificar las cosas. La llegada de Axel nos debe llevar a practicar un baloncesto sencillo, sin complicarnos, y sobre todo, salir a jugar los 40 minutos en la misma dirección. Es verdad que ésta es una situación no encontrada hasta ahora, pero también es cierto que me siento con fuerzas de afrontarlo. En todo caso, tampoco seré un problema», dijo el de Indautxu de corolario.A. G.