GARA > Idatzia > Euskal Herria

Karlos Saldise gogoratuko dute larunbatean Lezon

GARA | LEZO

Datorren larunbatean 30 urte beteko dira Batallón Vasco Español taldeak Karlos Saldise lezoarra hil zuenetik. Atzo prentsaurrekoa eskaini zuten haren senide eta lagunek, azken 30 urteetan «Estatuaren errepresio gogorra» pairatu duten herritarrekin batera. Saldiseren ekinbide politiko-soziala azpimarratzearekin batera, salatu zuten urte guzti hauetan errepresioak ez duela etenik izan. Hala, Saldisek «marraztu» zuen herri askea lortzeko bidean eta oztopoak gainditzen jarraitzeko, manifestazioa antolatu dute datorren larunbaterako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo