GARA > Idatzia > Ekonomia

Ezintasunen bat duten pertsonentzat

Lantegi Batuak-ek 72 lanpostu sortu zituen iaz, negozioak behera egin arren

Lantegi Batuak-ek ezintasunen bat duten pertsonentzat 72 lanpostu berri sortu zituen iragan urtean, negozio-bolumena %35 murriztu bazen ere. Irabazi-asmorik gabeko entitateak prentsa ohar baten bitartez azaldu duenez, enplegua sortzeko funtsezkoa izan da zerbitzuen sektorean erabili duten dibertsifikatze estrategia. Hala, sektore honetan hazkunde garrantzitsua izan du taldeak lorezaintza, garbiketa, digitalizazioa, dokumentu-kudeaketa nahiz zuzeneko publizitatea jardueretan. Era berean, Etxejan, Laguntek eta Hondata izenpean «zerbitzu berritzaileak» garatu dituztela adierazi du entitateak. Gainera, 2011n Getxon martxan jartzeko asmoa duen ekimen berriarekin 30 lanpostu sortu nahi ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo