GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Racingen aurkako Kopako partida prestatzen

Oreka ere apurtzeko dagoelako

Osasuna eta Racing 20 punturekin berdinduta daude Ligan, eta ostegunean Kopako final-laurdenetako joaneko partidan neurtuko dira Santanderren. Roberto Fernandez atezainari ilusioa egiten dio txapelketa honek, Europarako txartela eman baitiezaieke nafarrei.

p041_f01_199x128.jpg

GARA | IRUÑEA

Talde onenen edo indartsuenen pare egon nahi du Osasunak, astean, gutxienez, bi neurketa jokatuz. Hala erakusten ari da, behintzat, Jose Antonio Camachoren taldea orain arte. Izan ere, asteburuan Ligako partida jokatzeaz gain, astean zehar Kopako kanporaketan murgilduta daude iruindarrak.

Honekin zazpi egunetan bi neurketa jokatu beharra duten hirugarren astea jarraian dute gorritxoek. Oraingoan, aurkariak Racing -ostegunean, Kopan- eta Xerez -igandean, Ligan- izango dira.

Baliteke andaluziarren aurkako neurketaz hitz egiteko goiz izatea. Baina, estatistikei begirada azkar bat emanda, aipatzekoa da orain dela gutxi arte Jose Angel Zigandak -Osasunako entrenatzaile ohia- entrenatutako taldea sailkapeneko azkena dela, zortzi punturekin.

Hala ere, jokalari eta entrenatzaile gehienek askotan aipatzen duten moduan, garrantzitsuena aurreneko dagoen neurketaz hitz egitea da, hori irabaztea baita lehen helburua.

Hala, aurreko larunbatean Espanyolen aurka lortutako garaipena alde batera utzi, eta denboraldi ona egiten ari den Racingen aurkako partida izan behar dute buruan jokalari nafarrek.

Final-laurdenetako kanporaketa orekatua espero du Kopan titularra den Roberto atezainak. «Oso garrantzitsua da gure atea hutsean mantentzea; baina gola sartzeak ere garrantzia bera du. Kanporaketa oso orekatuta dago; Ligako zenbakiek erakusten dute. 180 minutuko kanporaketa batek luzea ematen du, baina oso motza da eta xehetasun txikietan erabakiko da. Gola sartu eta emaitza ona ekarri behar da, Racing etxetik kanpo oso talde konplikatua baita», adierazi zuen atezainak.

Europara begira

Ligako sailkapenari begiratzen badiogu, Osasuna eta Racing hamabigarren eta hamahirugarren postuan dira, hurrenez hurren, biak 20 punturekin. Oreka hori apurtzen ahalegindu beharko dira nafarrak. Horretarako, futbolean askotan balio duen faktore bat alde izango dute Camachoren jokalariek, izan ere, joaneko partida Santanderren jokatuko dute, eta itzulerakoa, Sadarren.

Koparen bidez Europarako sailkapena lortzeko esperantza du Robertok. Izan ere, garrantzitsuena Liga da, baina «Kopa ilusioa da, gogo ikaragarria sortzen du. Final batera iristeko eta lehiaketa europar bat jokatzeko lau partidara gaude».

Espanyolen aurkako partidaz ere mintzatu zen. Haren ustez, «larunbatekoa egun berezia izan zen, sailkapena estutzen zihoalako eta irabazteak denboraldi amaierako puntuen batez bestekoan egoten laguntzen dizulako».

Canales, Racingen harribitxia

Igandean atsedena izan eta gero, talde gorritxoa atzo bueltatu zen entrenamenduetara aste gogorra prestatzen hasteko.

Larunbatean titular izan ziren jokalariak lasai aritu ziren korrika beste taldekideekin batera, baina berehala alde egin zuten.

Hala, Camacho Kopan joka lezaketen jokalariekin aritu zen eraso-defentsa ariketak eta partida txiki bat egiten.

Nekounam eta Azpilicueta ez ziren taldekideekin entrenatu, arazo fisikoekin baitaude biak, eta gimnasioan aritu ziren. Gaur ezagutuko dute jarraitu beharko duten plana. Oier Sanjurjo ere gimnasioan aritu zen, bakarka.

Baina, osteguneko partidari dagokionez, Racingen bolada onaren arrazoi nagusienetako bat Sergio Canales jokalaria erakusten ari den maila handia da.

18 urteko erdilariak azken jardunaldietan erakutsitako joko ederra eta golak -azkena asteburu honetan Valladoliden aurka- Ligako eta Europako hainbat talde handiren ahotan egon da. Real Madrilek eskaintza serioa egin dio, antza, jokalariari, aurten Racingen utzita amai dezan denboraldia eta etorkizunean Madrileko taldean aritzeko.

Oraindik ezer ziurtatuta ez badago ere, argi dagoena da Osasunak arazoak izan ditzakeela Racingen harrobiak azken urteetan eman duen harribitxirik handiena gelditzeko.

arsenaletik albisteak

«Futbol Mercado» webguneak atzoko edizioan adierazten zuenez, Arsenalek fitxatu berri duen 17 urteko Samuel Galindo boliviarrak Osasunan joka lezake utzita denboraldi amaiera arte. Carlos Velaren kasua gogorarazten du honek.

Kike Sola jugará cedido en el Levadiakos griego

Kike Sola, delantero cedido en el Numancia por Osasuna, rescindió ayer el contrato con el club soriano debido a los pocos minutos que ha disfrutado en esta primera vuelta en Segunda para ir a jugar al Levadiakos griego.

Sola, que se despidió en rueda de prensa, señaló que llegó a Soria cedido con la condición de jugar minutos y «me duele no haber podido demostrar lo que valgo y podía haber aportado a este equipo».

El jugador navarro agradeció el cariño que ha sentido de la afición desde su llegada en julio del año pasado y lamentó no haber podido dar más, aunque destacó que lo que cuenta es que el Numancia está en buena línea.

Sólo declaró que se ha esforzado al máximo en los entrenamientos y en los partidos que ha disputado, pero ha lamentado no haber tenido continuidad, «fundamental para un jugador».

«Cualquier futbolista trabaja todos los días para intentar jugar y yo venía con todas las ganas, porque tenía más de la mitad de los equipos de Segunda detrás mío», apuntó.

No obstante, valoró su experiencia en el equipo soriano e indicó que se va ilusionado con su nuevo proyecto en Grecia, donde jugará en el Levadiakos, entrenado por el español Quique Hernández y en el que milita Iker Begoña.

Kike Sola ha sumado 260 minutos en siete partidos oficiales con el Numancia, en los que ha marcado un gol, que sirvió para darle los tres puntos (0-1) en Tarragona.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo