GARA > Idatzia > Kultura

Garcia Idiakezek Tene Mujika beka lortu du zinemari buruzko lan batekin

GARA | BILBO

Euskal Herriko zineman arrastoa utzi duten zuzendariei buruzko lan batek, Tene Mujika bekako saria lortzeko aukera eman dio Mikel Garcia Idiakezi, «Argia» astekariko kazetariari. Hala erabaki zuen aho batez Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Alberto Barandiaranek osaturiko epaimahaiak, deialdira aurkeztu ziren lau lanen artean.

Euskal Herriko historia hurbilaz biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak edota ikerketak bultzatzeko sortu zuten Debako Udalak (Gipuzkoa) eta Elkar argitaletxeak sari hau, Debako alaba izan zen Tene Mujika idazlearen omenez. Aurtengo proiektu irabazleak, euskal zinema zer den edo baden eztabaidan sartu gabe, Euskal Herrian filmak egin dituzten zuzendari nabarmen zenbait elkarrizketatu nahi izan ditu.

Mikel Garciak berak dioenez, «ez da Top 10 bat, baina bai euren pelikula batekin edo estilo pertsonalarekin Euskal Herriko zineman arrastoa utzi duten egileei hitza ematea». Behin-behineko zerrenda bada ere, Fernando Larruquert, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Victor Erice, Koldo Almandoz zuzendariak ageri dira bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo