Dagoeneko 150 gorpu atera dituzte Nigerian Kuru Karamako putzuetatik
Azken egunotan Nigeriako erdialdean izan diren kristauen eta musulmanen arteko borroketan hildakoen 150 gorpu atera dituzte dagoeneko Kuru Karama herriko putzuetatik. Nolabaiteko lasaitasuna eraman dute bertara militarrek eta ihes egindako asko itzultzen ari dira.
GARA |
Kuru Karama Jos hiritik gertu dago, Nigeriako erdialdean, iparralde musulmanaren eta hegoalde kristauaren arteko muga arriskutsuan. «Orain arte 150 gorpu erreskatatu ditugu, baina beste 60 lagunek desagertuta jarraitzen dute -esan zion France Presse agentziari Umar Baza Kuru Karamako buruak-. Gure herritik ihes egin zutenen zerrenda daukagu. Horiek hiru kanpamentutan babestu ziren. Konturatu gara horietako 60 lagun ez direla inon agertzen».
Milaka lagunek egin zuten ihes, joan den asteazkenean, kristauen eta musulmanen arteko borroketatik. Ordurako lau egun egin zituzten borrokan bi aldeetako jarraitzaileek. Batzuek bazituzten su-armak, eta beste askok aihotzak. Sarraskia egin zuten guztien artean. Oraindik inork ez daki azkenean zenbat hildako eragingo dituen Nigerian ohiko bilakatu diren borroka horien azken kapituluak.
«Putzuetara itzuliko gara, ea gorpu gehiago aurkitzen dugun», esan du Mohammed Shittu musulman sorosleen buruak. «Bizirik atera direnek esan digutenez, ihes egitea lortu zuten pertsona asko hil egin zituzten gero, bidean jarri zituzten segadatan. Horregatik itzuli behar dugu, ea gorpu gehiago aurkitzen dugun». Erreskate lanetan ari direnek uste dute putzuetan gorpu gehiago aurki- tuko dituztela, baina horiek ateratzea oso zaila izango dela, deskonposizioaren eraginez. «Putzuak hondarrez beteko ditugu, gorpuak atera ahal izateko», Umar Bazak jakinarazi duenez.
Pixkanaka, hildakoen kopurua gora egiten ari da. Ostiralean 62 gorpu zituzten zenbatuta, eta atzo 150. Edonola ere, kopuru hori baino handiagoa aipatzen du Gurutze Gorriak: 180 hildako eta 18.000 pertsona ihes eginda. Hori litzateke aurreko igandean Josen hasitako borroken behin-behineko balantzea. Bi lurjaberen arteko desadostasun batek piztu zuen sua: bata kristaua eta bestea musulmana. Istiluak berehala hedatu ziren inguruko herrietara. Nigeriako agintariek asteartean bidali zituzten tropak Jos hirira, baina ez inguruetara. Goodluck Jonathan Nigeriako presidenteordeak ostegunean hitz egin zuen gaiari buruz, sarraskiaren arduradunak zigortuko dituztela esateko. Iparraldeko beste hiri batzuetan ere (Kano, Kaduna eta Maiduguri) segurtasun neurriak jarri dituzte agintariek.
Human Rights Watch (HRW), que ayer exigió al Gobierno de Nigeria que investigue la masacre de 150 personas en Kuru Karama, ha dado una versión escalofriante de lo sucedido. Las víctimas en Kuru Karama son «hombres, mujeres y niños musulmanes que fueron atacados por grupos armados con cuchillos, machetes y revólveres y que arrojaron muchos de los cadáveres en pozos de agua de la localidad, según nos han relatado testigos presenciales».
El ataque contra Kuru Karama, que según HRW fue perpetrado por grupos de cristianos, ocurrió el 19 de enero. Hacia las 10 de la mañana, y tras rodear el pueblo, los atacantes se dedicaron a «cazar musulmanes», muchos de los cuales fueron acuchillados o quemados vivos cuando trataban de refugiarse en sus casas y las mezquitas. Casi todas las casas y las tres mezquitas principales del pueblo fueron incendiadas. Uno de los imanes musulmanes, que resultó herido, dijo a HRW que un pastor cristiano trató de detener el ataque, pero fue apaleado por el grupo armado. Informes acerca de la actuación de la Policía indican que abandonaron sus puestos y no intervinieron para detener la masacre. GARA