GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Aukera ederra Chapinen

Altxorreranzko bidea ezagun dute

Talde nafarrak garaipen batekin amaitu nahi du oso gorabeheratsua suertatu den Ligako lehen itzulia. Lortuz gero, 23 puntu izango lituzke sailkapenean eta mailari eusteko bidea samurragoa litzateke. Xerezen aurka Kopan jokatutako bi neurketak irabazi egin zituen.

p044_f01_79101.jpg

XEREZ-OSASUNA

Asier AIESTARAN I

Lehen itzulia garaipen eder batekin amaitzeko aukera paregabea izango du Osasunak gaur Jerez de la Fronterako Chapin futbol-zelaian. Gorritxoek azken sailkatuaren etxean beteko dituzte lan erdiak eta, hiru puntuak poltsikoratuz gero, bigarren itzuliari 23 puntuko altxorrarekin ekiteko aukera izango lukete. Adibide soil bat jartzearren, iaz 13 puntu triste besterik ez zituzten nafarrek urte sasoi honetan bertan.

Baina hobe lukete Camachoren gizonek gehiegizko konfiantzak ahaztea. Izan ere, ongi asko dakite, denboraldi honetan bertan, partida handietan ongi jokatu eta puntu garrantzitsuak atera ondoren, maila apalagoko taldeen aurka esku-hutsik amaitzea zer den. Bartzelonaren aurka etxean 1-1 berdindu ondoren, Almerian itxura kaskarra eman zuen taldeak 2-0 galtzeko; eta Real Madrilen kontra 0-0 berdindu eta gero, Coruñan 1-0 galdu zuen beste neurketa eskas batean. Horregatik, Espanyolen kontra aurreko asteburuan lortutako garaipenari (2-0) jarraipena eman nahi dio Osasunak.

Hala ere, baikor izateko argudio indartsu bat badute zaleek. Gorritxoek Kopako final-hamaseirenetan neurtu zituzten indarrak talde andaluziarrarekin eta, orduan, nafarrek jokatutako bi partidak irabazi zituzten: 1-2 Chapinen eta 1-0 Sadar futbol zelaian.

Jose Antonio Camachok bere egiteko moduari eutsiko dio gaur ere, eta Kopako partidan ordezko dezenterekin jokatu ondoren, ustezko titularrak jarriko ditu gaur hamaikakoan. Izan ere, ostegunean jokatutako partidan Pandianik garbi utzi zuen ez duela gauza askorik behar golak sartzeko. Espanyolen aurka ate aurrean asmatu egin zuen, eta Santanderren ere, bigarren zatian atera arren, kanporaketa bizirik utzi zuen gola berak sartu zuen.

El cambio de entrenador es sólo la punta del iceberg

Osasuna intentará hoy aprovecharse de un equipo modesto al que se le están acumulando los problemas y que está inmerso en un proceso de renovación integral. Aunque la novedad más llamativa se haya dado en el banquillo, donde el técnico argentino Néstor Gorosito ha sido el elegido para sustituir al Cuco Ziganda, los cambios van más allá, ya que el empresario Federico Souza, también argentino, se ha hecho con las riendas del club jerezano tras comprar el 51% de las acciones tras desembolsar unos cinco millones de euros a cambio. Con los ex jugadores Bonano y Lussenhoff como consejeros deportivos, Souza tendrá que dirigir un club inmerso en la Ley Concursal desde hace unos cuantos meses y que el año pasado dio la sorpresa en Segunda División, logrando el ascenso con una plantilla de circunstancias y cerrada a última hora.

Tras seis derrotas consecutivas, que finalmente le costaron el puesto a Ziganda, el Xerez rascó un empate en Zaragoza la semana pasada, lo que ha reavivado un poco la ilusión entre los aficionados andaluces. En las declaraciones realizadas en la previa del encuentro, Néstor Gorosito recordaba que tienen «veinte finales» por delante. «La meta es salvarse del descenso, pero el objetivo inmediato es Osasuna. Los puntos de local significan mucho. En total, vamos a tener diez partidos y tenemos que hace valer nuestra `localía'. Hemos tratado de adaptarnos al material que hay y estamos muy esperanzados. Se han creado muchas situaciones de gol en los entrenamientos y esperemos que eso lo podamos llevar al partido». A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo