GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Sentsazioak berreskuratzera

Talde oso gaztea dutela ezagun dute donostiarrek, Real Madrilek Illunbera azaldu den bi aldietan garaipena lortu baitu. Rai Lopezek zein Ignerskik arazo fisikoak izan dituzte asteon, baina jokatu ahal izango dute.

p051_f01_26671.jpg

LAGUN ARO-REAL MADRIL
Arnaitz GORRITI I

Oro har, lehenengo itzuli oso ona burutu du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek. Hain ona, ezen Kopa jokatzeko aukerak azken unera arte izan dituen. Alabaina, azken hiru neurketetan galtzaile atera da -Caja Laboral Baskoniaren aurka etxean, Fuenlabrada eta Manresaren aurka kanpoan-. Horrenbestez, une txar hau atzean laga eta sentsazio onak berreskuratzeko ordua iritsi zaio Pablo Lasoren taldeari, nahiz eta aurkaria Ettore Messinaren Real Madril izan.

Izan ere, kosta egingo zaio talde gipuzkoarrari gaur eguerdian bolada txar honi amaiera ematea. Estatistikek, Bozidar Maljkovicek dioenari so eginez bederen, bikinien antzera, asko erakutsi baina oinarrizkoa estaltzen ei dute, baina egia hutsa da madrildarrek Illunben sekula ez dutela galdu. Are gehiago, donostiarrek Real Madrili irabazteko aukera gehiago Madrilen bertan izan dute Donostian baino.

Birritan, 2006/07 denboraldian lehenbizi eta iaz, jokatu du soilik talde zuriak Donostian, eta bietan erraz nagusitu da; 71-89 2006ko abenduan eta 78-94 joan den denboraldiko hirugarren jardunaldian, 2008ko urrian. Hori gutxi balitz, partida haietan bietan gipuzkoarren borrero izandako bi jokalariak, Bullock eta Felipe Reyes, Donostian izango dira berriro, nahiz eta biak ere sasoi onenetik urrun dauden. Akaso arriskutsuago suerta litezke Llull, Lavrinovic eta Velickovic, aurreneko itzulian Messinaren taldeko jokalari zorrotzenak izan baitira.

Horrez gain, arazo fisikoek are gehiago zaildu dute donostiarren astea. Esaterako, Rai Lopez antolatzaileak gainkarga du sorbaldan, baina ez du jokatzeko arazorik izango. Aldiz, ez da azken ordura arte jakingo Michal Ignerskik jokatzerik izango duen ala ez. Poloniarra sukarrak jota egon da asteon eta ostegunean entrenamendua bukatu bazuen ere, ostiralean ez zuen lanik egin, ohean baitzegoen. Hala, Ignerski jokatzeko moduan ez balego, Bernard Hopkins izango litzateke gipuzkoarren hegal-pibot bakarra, eta B-Hop-ek ez du dagoeneko 20-25 minutu baino gehiagoan maila ona eskaintzeko hausporik. Ondorioz, Andy Pankok edo Albert Mirallesek -gutxiago- bete lezakete Ignerskiren hutsunea.

Real Madrilen aldetik, berriz, ia ziurtzat jo liteke Travis Hansenek ez duela jokatuko, Cajasolen aurka oinean min hartu baitzuen joan den larunbatean zortzi. Bestalde, Messinaren azken fitxaketak, Ante Tomicek alegia, debuta egin lezake gaur eguerdian.

Talde-lanaren indarra

Hainbeste jokalari bikain dituelarik, bakarka hartuta ez dago zalantzarik Messinaren taldea Lasorena baino hobea dela. Horri aurre egiteko modurik egokiena «talde-lana» dela iritzi zion gipuzkoarren entrenatzaileak partida aurreko prentsaurrekoan.

«Ezin gara Real Madrilen jokalari hau edo beste hau zaintzera mugatu; ez, horrenbeste jokalari on dituen talde batean. Taldelanaren indarra baliagarri izan dakiguke onuraren bat ateratzeko. Hori bai, beti ere kontzentrazioa mantentzen baldin badugu. Hiruzpalau minutuan tentsioa jaisten badugu, aurkari honek min handia egingo digu», adierazi zuen.

Lan bikain horren eredu joaneko partidak balio lezake, Lasoren aburuz. Partida hura Lagun Arok 71-67 galdu zuen, baina azken unera arte irabazteko aukera izan zuen. «Partida hura izan liteke esaten ari naizenaren eredu, esfortzu itzela eginarazi baitzigun Real Madrilek. Hala, nahiz eta laurdenen batean falta pertsonalekin eta abar arazoak izan, nahiko ongi eutsi genion aurkariari», esan zuen.

Rai Lopez, berriz, «gogotsu» dago gaurko neurketaren zain. «Aurkari bikaina da, nahiz eta Bartzelonaren azpitik dagoen uneotan. Madrilen ezustean harrapatu genituen, eta oraingoan hori zailagoa izango da. Hala ere, berriz ere estu hartuko ditugun itxaropena daukat, eta hala bada, ea garaipena lor dezakegun», adierazi zuen.

Diez jugadores NBA colaboran por Haití

La NBA, a veces tan ajena al mundo real, otras veces se muestra solidaria, aunque sólo sea de manera simbólica. De esta guisa, diez jugadores de la mejor liga del planeta se han puesto a recaudar fondos para Haití, en el programa impulsado por el ex presidente Bill Clinton.

Por ejemplo, Pau Gasol se comprometió a dar 1.000 dólares por cada punto que anotase en el partido del viernes al sábado que su equipo, Los Angeles Lakers, jugó contra los Knicks de Nueva York, y que concluyó con 105-115, favorable al equipo angelino. El ala-pívot de Sant Boi aportó 20.000 dólares para los damnificados con sus 20 puntos.

Otros nueve jugadores -todos de la agencia Grupo Wasserman Media Group-, como el base de los Bulls Derrick Rose, el escolta de los Hawks Joe Johnson; Antawn Jamison y Mike Miller, de los Wizards de Washington, Tyreke Evans y Spencer Hawes, de los Kings, Mike Dunleavy, de los Pacers, el pívot Kendrick Perkins, de los Celtics y el base Russell Westbrook, de los Thunder, hicieron lo propio. el objetivo final es reunir un total de 500.000 dólares para el Fondo Clinton-Bush. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo