GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

IRUN

Xalak eta Zubietak egindako lan onak azkenean saria jaso zuen

BERASALUZE-BEGINO 15
XALA-ZUBIETA 22

 

J.O. I

 

Kostata izan bada ere, Xalak eta bereziki Zubietak egindako lan onak merezitako saria jaso zuen ostiral gauean Irunen eta, pronostiko guztiak aurka bazituzten ere, txapelketako lehen puntua eskuratu zuten, bide batez urgentzia guztiak faborito nagusiak ziren Berasaluze eta Beginori utziz.

Horrelako txapelketa luze batean, akatsak baimenduta daude, baldin eta ikasteko balio badute, eta horixe da Xalak Irunen erakutsitakoa. Lehen bi partidetan iheskor ibili ostean, Lekuinekoa errematearen bila irten zen Uranzungo kantxara eta Zubietak atzean egindako lan bikainari amaiera jarri zion ezker gantxoa berreskuratuz. Hasierako 2-0koaren ondoren, Aspeko bikotea nagusi izan zen lehian, batez ere Zubietak atzeko koadroetako lehia irabazi zuelako.

Hotza etsai

Azken bi uda hauetan partida eta lehiarik gehien irabazi dituen bikotea izan arren, Berasaluze VIII.a-Begino ez dabiltza fin neguan. Aurrelaria erremateetan kamuts dabil, eta atzelaria huts gehiegi eginez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo