GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Avironek handikiro agurtu du Europa

p050_f02_22588.jpg

RUGBY ROMA 6
AVIRON 55

Jon LEUNDA I

Europatik agurtzeko biderik onena aukeratu zuen Avironek, izan ere, bost puntu batu zituen Erroman eta bederatzi entsegu ere lortu zituen. Horrek, ordea, ez dio balioko hurrengo fasean izateko, baina multzoko bigarren postuan geratu da, eta azken bi partidak irabazita, gainera.

Entrenatzaile berriak on egin dio talde lapurtarrari, harekin jokatu dituen bi partidak irabazi egin baititu, eta hala, indartsu helduko da datorren asteburuko derbira. Hala ere, bi garaipen hauek Europan izan dira, eta zuri-urdinek Ligan behar dituzte puntuak dauden lekutik ihes egiteko.

Atzoko partidak ez dauka kontatzeko aparteko gauzarik, emaitzak dena erakusten baitu. Lehen itzulian ere Baionan talde zuri-urdinak astindu handia eman zion Romari, eta atzo gauza bera egin zuen. Lehen zatia orekatua izan zen; nabari zen euskaldunak gehiago zirela, baina aldea ez zen hainbestekoa. Bigarren zatian, ordea, gauzak erabat aldatu ziren, zuri-urdinak ziren nagusi, italiarrak zelai erditik ez baitziren ia pasa ere egiten.

Lehen berrogei minutuetan euskaldunek hiru entsegu egin zituzten, baina bigarren zatiko nagusitasuna erabatekoa izan zen, eta hori dena beste sei entsegurekin erabaki zuten.

Orain Europa ahaztu eta Ligan jarri beharko dute burua, datorren ostegunean derbia izango baita Jean Dauguer zelaian Biarritzen aurka, 20.45etik aurrera. Bi taldeek dute, gainera, puntu premia, nahiz eta helburu ezberdina duten baionarrek eta biarriztarrek.

Heineken Kopa

Heineken Kopan, Biarritzek gaur 14.45etik aurrera jokatuko du Agileran Glasgowren aurka, lehen lau onenen artean amaitzeko asmoz. Atzo, Clermontek eta Stade Françaisek ere lortu zuten final-laurdenetarako txartela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo