GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Amaia Urizar | Bilbo

Markinako Bidarte

Lekeitio eta Markina aldeko armarriak begiratzen dihardudala, Markinako Bidartekoarekin topo egin dut. Honako hauxe dakar beronek: Vias tuas, Domine, demonstra mihi, Salmoetako XXIV-4etiko honetatik jasoa, antza: Vias tuas, Domine, demonstra mihi et semitas tuas edoce me, Duvoisinek honako itzulpen hau ematen diona: «Zure bideak erakhuts daroztatzu, Jauna; irakhats daroztatzu zure bidexkak».

Idatzi ere egin zuen honetaz J. C. de Guerrak («Estudios de Heráldica Vasca», 1927, 406an): «Los clásicos latinos dieron también contingente para los lemas de los linajes euskaros (...) Hay textos de los Libros Sagrados elegidos con gran oportunidad. La torre de Vidarte (bide arte: entre caminos), en Marquina (...)».

Deustun Bidarte merkataritza zentroa daukagu, eta Getxon Bidearte etxebizitza, Makaleta etorbidean, biok Ybarratarrek eraikiak.

Markinakoaren jatorrikoak ote dira?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo